xapi!
Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
xapi!. (b). interjekzioa. Katua uxatzeko esan ohi dena. Voz con la que se espanta al gato. Xapi katua!, alde ortik! Don.ri plazentziarren gertakizun bat gogoratu zaio hitz honetaz aritzerakoan. Plazentzian aguriak, jubilauak, zubittik e, an badakik zubixa, betik jentia errekara begira-begira, da batek bajiarduan esaten: —Nere andriak gero e, gu ezkondu giñan inguruan e, etzuan edozein modutakua. —Ez zeran modukua izango zuan— bestiak. —Miss atara juen orduan. —Neuria be bai orduan mis zuan, oiñ xapi esateetsat. Ant. mis-mis.