txío
Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
txío. 1. txío, txíua. (b). izena. (Ubera) Enara. Golondrina. Urtero txiuak apixia eitten dabe gure ataixan. Esaera da txioak amabirjinari begiko zamarra atera ziola eta horregatik ez direla hil behar. Beste modu askotara ere esaten zaio txori honi: azpizuri, golondrina, kulentriña.
Ik. beltxijóe. 2. txío, txíua. (d). izena. philloscopus collybita. Mosquitero. Txori txikia. Sin. kakátxiñ. 3. txío, txíua. (c). izena. Piada, acción de piar. Txiten txiuak eztoste lotan laga./ Txio ta txio dabitz apixako txorikumak. TXÍOKA. Piando. Txitak txioka baten ziarduen amaandik galduta.
Sin. pío. 4. txio-txio. (a). izena. (haur hizkera.) Txoria, haur hizkeran. Sin. pipi.