tópe
Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
1. tópe, tópia. (b). izena. Hel daitekeen azken muga, bai gauza materialetan, bai bestelakoetan. Tope, límite. Errekazuluai segiduaz toperaiño aillegau giñan./ Tope bat jarri jotsat atiai./ Amak ordubatak jarri dost topia etxera joateko.
tópe(ta)raiño beteta. 1. tope(ta)raiño beteta. (b). esapidea. Guztiz beteta. Autua topetaraiño beteta ekarri giñuan.
2. tope(ta)raiño beteta. (c). esapidea. Mozkortuta. Inazio topetaraiño beteta zeuan. tópia jo arte. (c). esapidea. Lehertu arte, parrandan, batik bat. Karnabaletan topia jo arte ibilli giñan.
tópian ibilli. (a). esapidea. TÓPERA IBILLI. Dena emanda ibili. Motorrian topian ibiltzen da./ Bart topera ibilli giñuztan.
tópian egon. (c). esapidea. Oso momentu onean egon, kirolari bat, adibidez. Marino orduantxe zeuan tope-topian.