sator bédar
sator bédar, sator bedárra. (c). izena. . euphorbia lathyris. Tártago. Metroa inguru hazten den eta bi urte bizitzen den landare honek kalabaza txiki-txikiaren antzeko fruituak ditu, heltzerakoan nanotu, ximurtu eta ilundu egiten direnak. Baserri inguruetan hazten da batik bat, bakarka gehienetan. Botaka egiteko ona omen da.