2. púntuan

2. púntuan. (b). adberbioa. Orain dela gutxi.   Hace poco. Puntuan ikusi dot zure ama./ Ointxe puntuan ein ddau diar Belenek. OINTXE PUNTUAN, adierazkortasun handiagoa eman nahi denean. puntúan beiñ. (c). adberbioa. Sarri.   Con frecuencia. Nik aura puntuan beiñ ikusten dot mozkortuta./ Fubolista ori puntuan beiñ jaok lurrian. Goiko esaldien antzeko testuinguruan, batik bat. Sin. takían potían. puntúan-puntúan. (c). adberbioa. (adierazkorra.) Sarri.   A menudo. Errotiak bi arri, bata azpittik, bestia gaiñetik; arek pikau ein biar puntuan-puntuan. Aniz. púntuko. (c). adberbioa. ANDIK PUNTUKO. Berehala, baina beti lehenaz.   Enseguida, al instante, pero siempre referiéndose al pasado. Lenengo tiro bat entzun zan eta puntuko beste bat./ Gizona il eta andik puntuko il zan andria./ Etxetik asarre urten zan da andik puntuko or dator diru eske, etxetik badoiala ta.