práka

práka, prákak. (a). izena. FRAKA. Pantalones. Praka bakeruak erosittut. (eure) praketan sartu. esapidea. Inoren kontuetan ez sartu. I eure praketan sartu ari bai, eta bestiei laga bakian. andriak prakak jantzi. (c). esapidea. Emazteak etxean agindu. Juakin eztok aspaldian agertzen. Itxuria aren etxian andria asiko zuan frakak jazten. (SM Zirik) práka, prakía. (b). PRÁKA, prakía. (b). Singularrean, praken hanka bakoitza. Eskumako prakia apurtu jat. praka barri asko ez eiñ. (c). esapidea. Dirurik, etekinik, atera ez. Orrek pe liburuak eskribitzetik etzeban praka barri asko eingo./ Ik segi politikiakin; ortatik eztok praka barri asko eingo. praká-pare, praká-paria. (c). Gazteek galdua dute. Iru praka-pare besteik etxat gelditzen./ Beste praka-paria ondatuta daukat. Zenbatzaileekin, eta beste zenbait testuingurutan ere bai. Gazteek galdua dute. prakak eskátu. (c). esapidea. (eufemismoa.) Prakak askatu. Kaka egin. Ik. komunéra joan. prakak galdu. "Edozer egin. Beriakiñ ertetzearren prakak galduko littuzke." (Lar Antz) práketan kabídu ézindda. (c). esapidea. Pozez zoratzen. Batzuetan harrokeria puntu bat adierazten du. Semiak karreria irabazi dabela ta praketan kabidu ezindda jeuan./ Praketan kabidu ezindda jaok kontzejal urten dabelako.