óta
Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
1. óta, otía. (a). izena. Ulex europaeus. Gure baso zikinetan oso ugaria den sastraka eztakatsua. Argoma, tojo. Otia satsan lekua itteko be bai; ebagi, artuan gaiñian ipiñi, igartzen zanian jo idaurrakin eta gero kendu makillak, ota-kertenak; orrixa satsan lekua itteko. Klem.
Bere lore polita infusioan hartuta ona omen da gibelarentzat. ota motzian ázittakua. (d). esapidea. OTA-MOTXÍAN AZITTAKUA. Paraje txarrean hazitako pertsona. Se dice de la persona nacida en paraje difícil. Otamotxian azittakua paraje onian azi eztanai esate jakok. Klem./ Ori otamotxian azittakua dok eta orrek aurrera urtengo jok. Norbait baldintza gogorretara ohitua dagoela azpimarratzeko erabilia. Sin. larre motxian azittakua.