nasaittu

nasaittu. aditza. 1. nasaittu. (b). du aditza. Lasaitu.   Aflojar, ensanchar. Prakak estugi neuzkan da nasaitzera eruaittut. zintturóia nasáittu. esapidea. (eufemismoa.) ZINTTURÓIA ESKATU, PRAKAK NASÁITTU. Kaka egin. Zintturoia nasaitzera noia ta belaxe nator. Fintasunez hitz egiten denean erabiliak. 2. nasaittu. (c). da-du aditza. Lasaitu.   Tranquilizar(se). Dirua eskutan ikusi zebanian nasaittu zan. Gutxi erabilia; trankilddu entzuten da. 3. nasaittú, nasaittúa. (c). izena. Lasaitua.   Respiro, desahogo, alivio. Kreditua pagau zebanian arek artu zeban nasaittua./ Diruik etzan agertu baiña nasaittu ederra artu giñuan dokumentuak agertu zienian./ Arek artu zeban nasaittua etzeukala kantzerrik jakin ebanian. Hau, ostera, erabilera arruntekoa da.