nárru
Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
nárru, narrúa. (a). izena. Larrua. Azala eta haragiaren artean daukagun geruza lodia. Piel, cuero. Bei-narruz einddako zapatak dauzkat.
Larruan gainean ilea duen jazkia PIELEZKO,-úa da: pielezko abrigua. Larru soilez eginikoa, aldiz, NARRUZKO, -úa: narruzko txaketia nárru sendúa euki. (c). esapidea. NARRUA EUKI. Tener muchísima cara, pocos escrúpulos. Politiko geixenak narru sendua dauke.
"Sendo"-k "lodi" esan nahi du Bergaran. Baita NARRU BELTZA EUKI. Baiña orrek narru beltza euki, tta ezek inporta ez. NARRUA EUKI soilik ere bai: Ik daukak narrua ik./ Ire narruakin abarkak pe ein leizkek. narrúa emon. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Larrua jotzen "utzi" emakumeak. Gizonartean erabilia. Hacer el amor la mujer, o más bien "dejarse hacer el amor". Barriketia ta leunkerixia ugari baiña ez i jok narruik emoten./ Beti Paotxan ikuste juat; itxuria nobixiak etxotsak narruik emoten. EMON bakarrik esanda ere ulertzen da. Ik. emon. narrúa eskatu. (c). esapidea. Larrutan egitea eskatu. Solicitar sexualmente. Ordurarte dana ondo joan zuan baiña narrua eskatu notsanian belarrondokua.
ESKATU soilik ere bai. Emen eskatu in biok; emuten bajok bien eta bestela tanbien. Gizonartean erabilia. Ik. eskatu. narrua eskeiñi. ESKEIÑI. Sexurako proposamena egin. Eskeiñi najotsan, baina azak emon jostan. narrua jo. 1. narrúa jo. (b). dio-du aditza. Hacer el amor, follar. Narrua joteko ezkondu ero pagau ein bia dala ziñuan lenguan batek etsitta. Sin. narrútan eiñ, txórtan eiñ, txortía jo, jo. 2. narrua jo. (c). esapidea. Danborra jo. Kalerik kale narrua joten, alkate jaunan pregoia irakorteko. (AAG Eibes).
nárruetan kabidú ézindda. (d). esapidea. Gizen-gizen eginda. Zuk segi ola jaten da laster izango za narruetan kabidu ezindda./ Ipiñi neban aiztia narruetan be kabidu ezindda, gizenduta. Eli.
narrukúa artu. (b). esapidea. Zartada hartu. Nik artu najuan narrukua eskillaratik jausitta.
Sin. ortzetakua artu. narrutik pagau. (c). esapidea. Pagar a precio de oro. Narrutik pagauta ekarri giñuzen angulak.
NARRUTIK KOBRAU: Narrutik kobrau dosku bazkaixa. NARRUA KENDU. Narrua kendu zoskuen Arzak-en. narruzko, narrúzkúa. (b). De cuero. Etxian eitte giñuzen abarka narruzkuak. Enr.
norbaiten narruan egon nai ez. (c). esapidea. Norbaiten egoeran egon nahi ez. Eneukek Gonzalezen narruan egon nai.