Maláa
Maláa. (d). toponimoa. Elgetan, herrian bertan, zegoen ermita. La Magdalena, ermita de Elgeta ya inexistente. Malaako kanpai-otsa entzuten zen Uberan ipar-mendebaleko haizeak jotzen zuenean, zera ei zioen: «Au-dek-miseria! au-dek-miseria!» Beste baten esanetan, berriz, zei-ñe-kin! zei-ñe-kin! Esaten zuen, eta erantzuten zion Uberakoak: dana-danakin! dana-danakin! Zeinekin ezkondu, alegia, eta edozeinekin. Lehenago zenbait eliza edo ermitatako kanpai-hotsaren azpian esaldiren bat irakurri ohi zen, erritmoaren arabera, eta leku diferenteetako kanpaiek elkarri erantzun ere egin ohi zioten.