kasketóso

kasketóso, kasketosúa. (c). adjektiboa. Kasketaldiak izan ohi dituena. Buruan sartutako gauza bitxiak egin zalea. Aldi berean, inoiz, tematia, bereari eutsi zalea.   Persona a la que le dan ventoleras. A su vez, terco. Etxakixat zela artuko daben; kasketoso utsa dok eta kapaz dok danak aizia artzera bialtzeko./ Ari gauza bat buruan sartzen bajakok eingo jok, ain dok kasketosua eze. Sin. kasket.