kárraka
Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
kárraka. 1. kárraka, kárrakia. (c). izena. Aste Santuan kanpaia eta txilinaren ordez elizan erabiltzen den zurezko tresna kirri-karratsua. Carraca. Monagillotan gustora ibiltzen giñan karrakia joten.
Sin. mátraka. 2. kárraka, kárrakia. (c). izena. Cacharro, tartana, vehículo destartalado. Vergaresako karraka baten joan giñan eskursiñora. Ibilgailuez, batik bat. Ik. tártana, kátxarro.