káka

káka. 2 komentario 1. káka, káka. (a). izena. Mierda. Mugagabean eta mugatuan berdin. Umia ein zon, kaka ein zon. esaera. (sic). Umea den lekuan kaka ugari dela, alegia. Bitxia da zon hori, eban edo zeban esaten baita hemen. eta kaka. (c). interjekzioa. Eta ezer ez! Nahi ez dena gertatzen denean. Eskiatzera joango giñala eta azkenian kaka. kaka burutik bera eiñ. (c). esapidea. Nahi duten guztia egin norbaiti. Umiak kaka burutik bera eitten dotse maixu berrixai. komentario 1 kaka dárixola egon. esapidea. KAKA EINDDA EGON. Urduri edo beldurrez egon. Karreria daukanian kaka darixola egoten da. kaka eiñ. 1. kaka eiñ. (a). aditza. Cagar. 2. kaka eiñ. (c). esapidea. (arrunkeria.) Porrot egin. Aidian irabazten asi zuan, baiña azkenian kaka ein juan. kaka jaik-in!. (c). esapidea. Iraintzeko erabilia. Badu kubatarren "comemierda" irainaren antza. kaka jan. (d). esapidea. (arrunkeria.) Sarri entzun dut, mondrauetar hizkeraz esana, norbaiti tontoa dela aurpegira esateko, baina graziaz, honoko esaldia:. I tontúa áz ala kaká jaten dok? . kaka morralían!. (b). interjekzioa. KAKA MORRALÍAN. Mierda! Gaur Realan partidua ikustera joango giñala, ta kaka morralian! Suspendidu ein dda./ Kaka morralian! etxian aaztu jata liburua? Gaurko neska-mutikoei entzuten zaie inoiz; harrigarria egiten zaigu, horrelako gutxi esaten baitute. Adinekoen artean ez da oso erabilia. Kaka morralien, iru xemeiko jornalien. esaera. (Leintz) kakatára bialdu. (c). esapidea. Haizea hartzera bidali. Dirua eskatu zostanian, kakatara bialdu najuan. Sin. aizía ártzera biáldu. kakatára bota. (c). esapidea. Gaizki hitz egin norbaitez, desprestijiatzen saiatu. Gurasuak kakatara bota zeben maixua. Ik. lúrpian sartu. 2. káka. (a). izena. (haur hizkera.) Gauza zikina, zikinkeria.   Cosa sucia (inf.). Lierni!, kaka!, bota ori!/ Umiak kaka guztiak eskutan artzeittue. 3. kakía. (d). adberbioa. Amorragarria.   Fastidioso. Auraxe da benetan personia kakia. Mugatuan bakarrik. 4. kaka-. (c). Aurrizki gisa, txarra, eskasa. Au da kakalangintzia egin doguna. Atsalde guztia labrantzan eta len baiño txarrago laga./ Au da kaka-egualdixa daukaguna gaur./ Ni enajoiak kaka-pelota orrekin jokatzera.

Komentarioak

Kaka morralian!= ¡Mierda! (Harridura markak hasieran eta bukaeran)

Esaera hau entzuda daukat, ez dakit oso jatorra izango denik.

"Kaka morralian eta txixa ondarrian"
edota "Kaka morralian eta txixa orinalian"
Esanahia berdina da.

Kuban irain moduan erabiltzen da “comemierda” berba baina dana baturik, izen bat bezela “Tonto, estúpido” esanahiarekin. Beste zentzu batekin “orgulloso, arrogante, poco humilde” izan daiteke.

Wikcionario-k dio
Insultos regionales:
comemierda: persona altanera, creída o de clase acomodada. (Ej.: “Desde que María se compró el Mercedes-Benz, se ha vuelto una comemierda, pues cuando nos cruzamos ya ni siquiera me mira”). En Centroamérica, Cuba, Puerto Rico, República Dominicana y Venezuela.
o comemierda: despreciable (España)
o En Colombia, cuando se quiere que una persona se vaya de algún lugar, se usa la expresión despectiva: “¡Coma mierda!”.
Azken hau bai izan daiketela "kaka jaik-in" esapidearen esaldi parekoa