jáso

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

jáso. 1. jaso. (a). du aditza. Levantar, subir algo. Butaneruak bonbonia jaso dau. komentario 1 2. jaso. (c). du aditza. Eraiki. (Erreparatu adibideari).   Construir, levantar la estructura. Etxe bat ein ein ddou, o jaso ein ddou. Jaso esaten da ba estruturia gora jasotzen danian; “etxia ein ddou”, konpleto. Etxiak jasota dauzka paretak, baiña etxia eitteke dao artian, barruak eitteke dauzka, atiak ero. Don. 3. jaso. (c). du aditza. Laudatu.   Ensalzar. Retegi zeruraiño jaso dabe./ Abade barrixa eztakitt noraiño jaso daben be. NORAI Sin. abónau. 4. jaso. (c). du aditza. Montar nata, clara de huevo, etc. Azukarra bota eta tenedoriakin eraiñaz-eraiñaz jasotzen da natia. 5. jaso. (c). du aditza. Ulertu. Eztotsut jaso. 6. jaso. (c). du aditza. Eguraldiak hobera egin. Gaur jasoko ete jok? 7. jaso. Ik. etxia jaso. 8. jaso, jasúa. (c). adjektiboa. Itxura onekoa.   De buen porte. Pantxika oinddio andra jasua dago. Adinekoez ia bakarrik. Ezezkoetan, batik bat: jaso-jasua ez egon. (c). esapidea. JAXO-JAXUA EZ EGON. Narrastua, itxura txarrekoa egon. Obrak eitten jiarduek eta etxaukek etxe inguru jaso-jasua.
Loturak
Lotura berria erantsi