ipurdi
Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
1. ipurdi, ipurdia, -xa. (a). izena. Culo. Ipurdixa bistan daukazu. Pluralean, "nalgas" zentzuan. Orrek dauzka ipurdiak, orrek. Ipurdíxa gaur entzunagoa den arren adinekoek ipurdía gehiago darabiltela esango genuke. "Zati biko arpegixa" eufemismo umoretsuaz ere deitu izan zaio: Baiña giza-artian beti esna dabillen diabruak ein eban bere fetxurixia: goniaz batera jasota zeroian eunezko atorra, zati biko arpegixa argira jarririk. (SM Zirik). Ankiak fallau eta ipurdiak pagau. esaera. (Antzuola) "Norbaiti jausten denean esaten zaio." (Lar Antz).
Ipurdi batekin bi silla ezin bete. esaera. (Antzuola) "Bi gauzaren artean aukera egin behar denean bat aukeratu behar da." (Lar Antz).
Ipúrdi gizéna. (c). esaera. IPÚRDI GIZÉN. Esaera zelebre honetan agertzen da: Ihesbideko erantzunak.
ipurdia berotu. esapidea. "Jo. Formal ezpaza eoten, ipurdia berotukotsut. ipurdia emon. esapidea. "Bizkarra eman. Berrogetamar bat ero eon giñan bazkaittan, baiña eztakitt... Neu ipurdia emonda nenguan geixenei. ipurdia erre. esapidea. "Edozer egin. Beriakin ertetzearren ipurdia erreko luke." (Lar Antz). Sin. ipurdia galdu. ipurdia galdu. esapidea. Edozer egin zerbait lortzearren. Jefiakiñ ipurdia galdu biarrian ibiltzen da.
Sin. ipurdia erre. ipurdía garbíttu. (c). esapidea. Adular, hacer la pelota de mala manera. Orrek beria eittiagaittik ipurdia garbittuko loskio baitta zerai be.
ipurdian zulua euki. esapidea. "Denok dugu zerbait, hutsik ez duenik ez dago. (Lar Antz) Sin. atzian zulua izan.