iñor

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

iñor. 1. iñor. (a). izenordaina. Nadie (ezezkoetan). Eztago iñor komunian./ Iño(k) pe eztaki zenbat sufridu neban. I iñóbe. (b). IÑOR BE. Inor ere. Iñobe etxuat ikusi bidian. Etxuat gizonik iñobe ikusi. Don. íñok éztakotan ibílli. (c). esapidea. Ezohizkoak diren gauzak egin, nabarmenak edo normaletik kanporakoak. Zer, Aixkorriko puntara zoiazela gaba pasatzera? Zuei iñok eztakotan ibiltzia gustatzen jatzue. Errieta doinuan esan ohi da. Sin. béstek éztakotan ibilli. Ik. beste(k). iñor biarrian egon. (c). Norbera gauza izan ez eta norbaiten premian egon. Ezta ezetarako gauza. Iñor biarrian dago komunera joateko be. 2. iñor. (b). izenordaina. Alguien, otra persona. Iñon biarra badozu, deittu./ Orrek beriak eta iñon lanak eitteittu./ Orrek, iñor balitz, primeran bizi bia leuke./ Norberan andria baiño iñona polittaua izaten da. Ik. beste(k).
Loturak
Lotura berria erantsi