índdar

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

índdar. 1. inddar, inddárra. (a). izena. Fuerza. Etxe batean lanerako jende asko dagoenean Etxe batean lanerako jende asko dagoenean indarra dagoela esan ohi da. Gaur, gurian dagon beste inddarrekin, garo guztiak erretirau bia jittuau. Gerraz aritzerakoan ere: Gero Bixkai aldetik inddarra aillegau zuan da Elgeta aldian gogortu zittuan. Tropak etab., alegia. inddarra egin. (c). aditza. Hacer fuerza, presionar. Inddarra egin biako da gure deretxuak errespetatzeko. inddarrían. (c). adberbioa. Indartsu, indar handiz. Onek gaztiok inddarrian dare ta bedarretak laster eingoittugu./ Zuk sartutako larrosak inddarrian datoz. 2. inddar, inddárra. (c). izena. Argindarra.   Fuerza eléctrica. Inddarra joan da ta argi barik gare. Orain inddar edo arginddar baino gehiago elektrizidade entzuten da. Sin. argínddar. índdarka. (c). adberbioa. Haciendo fuerzas. An zebitzen inddarka, autua mobidu naixan. Behiak txala egiteko ahaleginetan diharduenean inddarka jarduten du. inddarra Jakan. (c). esapidea. Indarra falta, indarra auzoan. Erronkia ugari arrixa errez jasoko zebala, baiña gero plazara urten eta zera, inddarra Jakan. Lehenengo (gerra aurrekoa, hain zuzen) tentsio altuko argindar-linea Jakatik zetorren. "Jakako linea" deitzen zitzaion. Hortik esapidea.
Loturak
Lotura berria erantsi