ikási

ikási. (a). aditza. IKÉSI, IKÍSI. 1. ikasi. (a). du aditza. Aprender. Zeoze, beintzet neure pasadizua eitteko laiñ eskribitzen ikesi neban. Mertz. Nere moduko ikistailliak izengo zien da igual pentsauko zeben derrior ikisi bia zebela, da eziñ ikisi. Maistruak kulpak. Eli. Ik. txorí ápixia ikasi. Probaua ikisixa baiño obe. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). Probatzen dena ikasten dena baino baliogarriagoa dela. 2. ikasi, ikesi, ikisi. (d). du aditza. Non dagoen jakin, txori-habien edo zuza-lekuen kasuan, adibidez. Goazen txori-apixak ikastera./ Aitajunagandik ikasi zittuan zuza-lekuak. Ik. ápixa. 3. ikasi, ikasíxa. (c). adjektiboa. Ilustrado, -a, docto, -a. Persona ikasixak bia die puesto ortarako./ Bere ustez ikasixa dok, baiña bai zera. 4. ikasi, ikasíxa. (d). izena. Ikasitako ohitura, jakintza. Bueno, orduan euskeraz asten ga, baiña lelengo ba, geure ikasi ori, erakutsi ori daukulako ero, erderaz asten ga. Don. (AA BergEus, 343. o.). Gutxi erabilia. Ik. erakutsi.