gogórtu
Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
gogórtu. aditza. 1. gogortu. (a). da-du aditza. Gogor bihurtu. Endurecer(se). Atzoko ogixa gogortuta dago./ Makalaldixa izan neban baiña berriz be gogortu naiz./ Euzkixak lurra gogortu dau.
2. gogortu. (c). da aditza. Diruz indartu. Consolidarse económicamente. Mandazaiñen batzui urria galdu, eta gero ulixa basarrikuak billau zebela, eta orduan gogortu ziela basarri ortakuak. Klem./ Landare saltzetik gogortutako familixia da ori. 3. gogortu. (c). da aditza. Consolidarse militarmente. Nazionalistak Intxorta aldian gogortu zien da ezin izan zeben Francon aldekuak ortik sartu.