1. gogo
1. gogo, gogúa. (a). izena. Gana, apetito, deseo. Zinera joateko gogua daukat./ Operia ikusteko gogoz geratu nitzan. Nun gogua an zangua. esaera. "Nahi dena egiten denean esaten da." gógoz. 1. gógoz. (b). adberbioa. Borondatez. Uste dot bere gogoz etorriko zala./ Nere gogoz aurten ez giñake bakaziñotara joango./ Eziozu umiai gogoz kontra —edo goguaz kontra— jan eraiñ.
2. gogoz. (b). Gogotsu. Gogoz asi dau kursua. góguak eindda egon. (c). esapidea. Gogo handia izan. Nepalera joateko goguak eindda nago (edo goguak nago). gogúak emon. (c). esapidea. Gogo edo gutizia bat betetzeko gogoa etorri. Goguak emoten zotsanian tabernara joaten zan lanak lagata./ Dantzara joateko goguak emoten dost.
gogúaz kóntra. (b). esapidea. GOGÓZ KONTRA. En contra de la voluntad. Goguaz kontra jan neban afarixa./ Aman gogoz kontra joan zan estudixatzera.