gaztáiñerre

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

gaztáiñerre, gaztáiñerria. (b). izena. Castaña asada. Gaztaiñerriak dauzkau afaltzeko. Gaztáiñerre (egúna). izen propioa. GAZTÁIÑERRE. Eibarren azaroko bigarren astelehena, Osintxun hirugarrena. Bi leku hauetan ÁNIMEN ere deitzen zaio egun honi. Bergaran eta Uberan, berriz, Domusantu eguna. Osintxun eta Eibarren ohitura da lagun taldea bildu eta afaria egitea, gaztaina eta guzti, jakina. Uberan ere bai, nahiz eta aldi batean galduta egon den. gaztáiñerre-jan, gaztáiñerre-jana. (c). izena. Gaztainerreekin egindako otordua. Gaztetan gure kuadrilliak urtero eitte giñuan gaztaiñerre-jana Domusantu egunian.
Loturak
Lotura berria erantsi