ezkútau
Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
ezkútau. aditza. 1. ezkútau. (a). da-du aditza. Esconder(se). Obepian ezkutau zan polizia etorri jakonian.
Pertsonez ezkutau erabili ohi da, nekez gorde; gauzez, ostera, gorde gehiago luzarorako denean, eta ezkutau, bistatik kendu zentzuan edo momentukoa denean. Ezkutaizu txokolatia umiak ikusi eztaixen. Ik. gorde. 2. ezkútau. (c). da aditza. Desagertu. Desaparecer. Ziero ezkutau die Seizientosak./ Len beti txikiteuan ibiltze zan baiña aspaldixan ezkutauta dago.
"Desagertu" hitzaren beharrik gabe konpondu dira gure aurrekoak, nahiz eta "desaparezidu" ere erabiltzen den.