errúda

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

© Jaione Isazelaia
errúda, errudía. (c). izena. . ERRU BÉDAR. Ruta graveolens.. Ruda. Landatuta hartzen da batik bat. Oso usain sarkorra du. Sendagintzan erabilera ugari du: eskorbutoaren kontra, hilekoa jaisteko, bizioak akabatzeko, etab. Bere aleak San Juanetan bedeinkatuta hartzen ziren txakur amorratuen haginkadatik babesteko. Informante batek dio beste leku batzuetan bosnotza deitzen diotela. Beste batzuek bizixo bedarra ere deitzen diote. Kutunaren barruan ere jarri ohi da. Zera dio esaera zahar ezagun samar batek: deabru —edo sorgin— batek besteari agintzen dio pertsona bati heltzeko. —El akixo, el akixo!— Eta besteak erantzuten dio: —Bai, ezpaleuka erruda ta apixo.
Batere ez.
Lotura berria erantsi