érronka

érronka, érronkia. (c). izena. Fanfarroikeria.   Bravuconada Pelotari ona izango da, baiña erronka geixegi dauka gauzonerako./ Gaur makiña bat erronka erabili jok Txikik arrixa baietz jaso ta ezetz jaso./ Beti erronkak joten dabill. Erronka(k) euki, erabili, bota, jo, erronkia darixola ibili... Batzuk erronkia ta beste batzuk pezetia. esaera. "Batzuek dirua eta ondasunak dituztela harro esaten dute, nahiz eta ez eduki; beste batzuek, ordea, nahiz eta isilik egon benetan eduki dauzkate." (Lar Antz).