érronda

érronda, érrondia. (d). izena. Goruetan edo arto-zuritzen, adibidez, jardun ondoren, edota Gabonetan eta beste egun seinalatu batzuetan etxeetan neska-mutilek egiten zuten festa edo parranda aldia. Negu guztia liñua iruten, irun esaten jakon, da juntau andra mordua ta, gero gabian errondia. Errondia ba, etorten zien mutillak ero, ingurutako zerak, eta an andrakumiak egoten zien gorutan egonda, arixa eitten egonda, ta abarketa zarka esate jakon. Aniz./ Errondan eittia ba, fiesta moduan ero, batzuk kantau ta beste batzuk dantzan ein da... Gabonetan be bai. Juntau auzoko danak, gaztiak, etxe baten auts galantakin. Aniz. Benitak afalduta gero egiten den bigarren buelta dela dio. Afalduta gero, soiñua, erromeixia, afalduta gero, bigarren bueltia, erromeixia. Errondia aretxi esaten jakon. Ben. Ik. artózuritze.