errémat
errémat. 1. erremat, erremáta. (d). izena. Azken ikutua. El remate final. Erreumiakin izurrauta zebillen, da gaiñetik pulmonixia arrapau zeban, da aretxek emun zotsan erremata./ Kalera bizi izatia izan zan aren erremata. Normalean "golpe de gracia", azken txarra zentzuan erabiltzen da, baina ez beti: Etxia ixa akabauta dago, baiña oinddio eztotse emon erremata. Mugatuan batik bat.
2. erremat, erremáta. (d). du-dio izena. ERROMAT. Enkantea. Subasta, remate. Aintziñan sarri izate zittuan errematak; esate baterako erribasotako egurrak subastan ero errematian urtetze juan. Alako egunian erremata dagola anunziatzen zuan. Klem.
Errematak pospoloak beste irauten omen zuen: Poxpolua piztu eta aura emendau bittartian: nik ogei duro pagauko juat, bestiak ogetamar. errematían úrten. (d). du aditza. Subastarse, salir en subasta.