erdi
Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
1. erdi, erdíxa. (a). izena. La mitad. Erdixa zuretako ta beste erdixa neretako.
erdi lo. (a). adberbioa. Medio dormido. Erdi lo dago eta laga bakian.
érdi tta érdi. (c). esapidea. Erdi eta erdi. Mitad y mitad Aurten aprobauak eta suspensuak erdi tta erdi izen die.
érdi-erdíxan. (a). aditza. En la mitad mitad. Erdi-erdixan azertau dozu.
erdíra. (c). adberbioa. Irabaziak erdibana. Hau gertatzen da batez ere bat lurjabea denean eta besteak egiten duenean lan. Basuan eitten da oin be. Basuan piñui sartziak eta gauzak erdira ipintzeittuk oin be. Zerak, Esperantzak, bajittuk erdira ipinittakuak. Don. Horrela hartutako sailari ERDIRÁKO, erdirakúa, deitu ohi zaio.
erdíra jo. (c). esapidea. Batenaz beste egin. Promediar. Urtian, erdira jota, irurogei bat anega gari artuko giñuzen.
Ik. beetik jo, góittik jo. erdixa kanpora eta beste erdixa barrura. esapidea. "Zerbait lurrera jausiz gero esaten da. Erdixa kanpora eta beste erdixa barrura jun don!" (Lar Antz).