buztánikara
Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
buztánikara, buztanikaria. 1. buztánikara, buztánikaria. (c). izena. "Buztan luzea eta ikaratia duen txoritxoa. Aguzanieves." (Saras Hegaz)
Buztanikaria dago erretenian ura eraten. buztanikara ori, buztanikara orixa. ERREKAKO BUZTANIKARA. Motacilla cinerea. buztanikara zuri, buztanikara zurixa. Motacilla alba. 2. buztánikara, buztánikaria. (c). izena. Neskatila pizpirita eta geldigorra. Dícese de la chicas muy señoritas y nerviosas. Eraztuntxo au eta lazo gorri au ekarrittut gure buztanikariandako.
Doinu maitekorrean esan ohi da.