burtirríntza

burtirríntza, burtirrintzía. (d). izena. BURDI-IRRINTZA, IRRINTZA. Burtardatzak, oliorik ez duelako edo, ibiltzerakoan ateratzen duen zarata zorrotza.   Chirrido de eje de carro mal engrasado Danak illaran, burdixak irrintzia, iiii, dana burtirrintzia. Danak beren erropa zuri edarrak, beren borla ederrekin ganauak... Hil./ Lenao egurrezkuak zien burtastuak, eta berotu eitte zeben ardatza eta eitte jakon jaboia. Da an juten zuan irrintzia juaz. Don./ Txirrrii, burdi-irrintzak. Pasatzen da bai ikusi (arriuak), geu gaztiak eta, kalian pasatzen da, bodia, danak ondorik juten zien da. Burdixai irrintzak, tirrirriii, preparau eitte i zittuen. Ben. Goiko adibideetan ikusten denez, arriua senarraren etxera eramateko apropos gertatzen zen gurdia bidean burtirrintzak eginez joan zedin. Sin. irrintzaráta. Ik. árrio, burtásto.