bróma

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

bróma. 1. bróma, brómia. (a). izena. Broma. Ogei milla duroko aberixia, broma ederra./ Amabost urte daroia kartzelan, ezta bromia e./ Zuk bene benetan artu ziñuan, baiña bromia zan. brómetako. 1. brometako, brometakua. (b). izenlaguna. Benetakoa ez dena, txantxetakoa, gezurretakoa, jolaserakoa.   De bromas, de pega An azaldu da brometako antiajuak jantzitta./ Gaur, adarra jotearren, brometako bronkia bota dosku jefiak. Ik. apropósko, gizurretáko. 2. brómetako, brómetakua. (c). izenlaguna. Ia beti ezezko esaldietan, garrantzizkoa, ez brometakoa, alegia.   Importante, de cuidado. Usado casi siempre en frases negativas . Uraundixak eztau brometako langintzia egin./ Artu zeban zartaria etzan brometakua./ Preziuak gora suelduak bera, ezta brometakua jarri dan bizimodua. brómetan. (c). adberbioa. Txantxetan.   En bromas. Brometan asi zien eta burrukan akabau./ Ezidazu olakoik esan ezta brometan be. Ant. bénetan. brómetarako. (c). Txantxetarako, jolaserako.   Para bromas. Eztaukat astirik brometarako./ Txakurra beti brometarako goguakin egoten da. Brometako gogua ere esaten da, baina agian bokal arteko /r/a galtzen delako. 2. bróma, brómia. (c). izena. Umore ona, giro alaia, adar jotze atsegina, adinekoen ahotan. Makiña bat broma eder pasautakuak ga alkarrekin. bróman. (c). adberbioa. Jolasguran, umore giro atseginean.   En la diversión, en el jolgorio. Lanian oso ona zan, baiña broman be primerakua./ Atsalde guztia broman pasau ta etxera zetozela baztarra jo eben.
Loturak
Lotura berria erantsi