biur
Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
6. biur, biurra(k). (c). izena. Hariari edo artileari iruterakoan ematen zaizkion bueltak. Vueltas que se le dan al hilo o a la lana al hilar. Bihurrak beharrezkoak ditu, baina buelta gehiegi badauzka kendu egin behar zaizkio.
biurra emon. (d). aditza. Bi edo hiru harirekin bat egin Trenzar dos o tres hebras de hilo o lana. Batu biezan bakoitzera, batera, ta gero biurra emon da kendu. Makila edo hagez ari garenean, hari zuzenak okertu. Hurritz-makilari eman dakioke, adibidez, bihurra: Gure aurrekuak burdixa lotzeko sokaik etzeben. Sokia baiño ekonomikuaua eitteko, igual ebai olako urritz-aga luze bat, eta biurra emote otsen. Don. Indar handiaren ezaugarritzat ere hartzen da bihurra ematea, ondorengo esapidean ikusten denez: Bazien lenao be gizonak eskuan inddar asko zeukenak. Eta gero areaittik esaten zan: «Alakuan atzamarretan ez neuke jausi nai, arek gabillian (lerakoaren) senduerako egurrai biurra emoten jotxak». Don. biurra eruan. (d). aditza. Abarka sokak egiterakoan bihur gehiena txabilaren ondoan geratzen denez, bihurra gutxiago bihurtutako tokira eraman, makila baten laguntzaz. Operación que consiste en igualar el retorcido de la cuerda, trasladándolo del lado en que se encuentra más retorcida al lado en la que está más floja. Se hace con un palo.
biurra kendu. (d). aditza. Artileari iruterakoan bihur edo buelta gehiegi ematen zaionean, harekin galtzak edo jertseak egiten hasi baino lehenago, sobera dituen bueltak kendu, korapilatu ez dadin. Quitarle a la lana las vueltas que se le dieron de más al hilarla. Zuzenian txabillatik pelotara, ta gero pelotan egun batzuk eukitta gero biurra kendu ein biar izate jako. Txabilliak emoten jao biur geixegi, geixegi biurtzen zeban arixa. Pedro. Zuraz ari garenean, egurraren hari bihurrak zuzendu. Gero garlopiakin pasau ta biurra kendu, ta daatiluakin zuluak eiñ. Jul.