bérba

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

bérba, berbía. (a). izena. Hitza.   Palabra. Berba asko baiña ganora gutxi. (norbaiten) berbiak indarrik ez. esapidea. Norbaiten esana aintzakotzat hartu ez. Nik milla bider esan notsan, baiña itxuria nere berbiak eztauka inddarrik. berba baten. (c). du adberbioa. "Hitz batez, laburbilduz". "Berba baten: esan dozun guztia, guzurra.” (AAG Eibes) bérba eiñ. (a). du aditza. Hitz egin. Berba geixegi eitten dozu. berba zatar, berba zatarrak. (a). Ezizu esan berba zatarrik. berba zatarreko, berba zatarrekúa. (b). Hitz itsusiak esan zalea. Ezta persona txarra, baiña berba zatarrekua. berbán-berbán. (c). Esaten duen guztian. Berban-berban gizurra dauka. bérbaz. (b). De palabra. Berbaz ezin badabe alkar entendidu kartaz probau deixela./ Berbaz einddako tratuekin kontuz. berbázko, berbazkua. (c). izenlaguna. Oral, verbal. Berbazko tratuak pe balio dabe juiziuan. berbía artu. (b). esapidea. Erronka edo halakoren bat egiten denean beste norbaitek kontuan hartu.   Tomar en cuenta una promesa, un desafío, etc. Esan najuan eun kiloko arrixa jasotze nebala ta lagunak berbia artu josten da oiñ kontuak. berbía emon. (b). esapidea. Dar la palabra, prometer. Joango nitzala esan notsen da bein berbia emon ezkero joan ein biakot. Ik. ainddu. berbía eskatu. (b). Pedir la palabra. berbía etorri. (c). Bere onera edo senera etorri. Buruan golpia artu zeban eta oindio etxako berbaik etorri. berbía jan. (b). esapidea. Agindutakoa bete ez.   Incumplir la palabra. Ezixozue ezer sinistu, berbia jaten zalia da ta. ondo berba egiña. (c). adjektiboa. Gozo hitz egiten duena, inor mindu gabe. Oso ondo berba egiña zuan zuen aittajuna.
Loturak
Lotura berria erantsi