báztar
báztar, baztárra. (a). izena. Bazterra. Rincón, orilla. Sukalde baztarrian dago eskobia./ Kendu zaittez baztarrera, autua dator ta. Lurralde zentzua ere badu halakoetan: Ori baztar asko ikusittakua da./ Munduak baztarrak zabalak dauzkala... Esaldi hau esan omen zuen baserritik lehenengoz mendi gailurrera igo eta bestaldea ikusi zuen uberar batek. Norde-baztarra da Elosuko auzune baten izena. Ik. nórde. báztarra guztiak. (c). Bazter guztiak. Hala esaten da, a eta guzti, arraroa badirudi ere. Baztarra guztiak endreau bia dittue/ Berbakizun aundixak emon zituan trabes arek eta baztarra guztietan izan ei ziran iñolazko trabesak. (SM Zirik) BAZTARRA GUZTIAK IKUSI, NAASTU, ARROTU, etab. baztarrak artu. (c). Soro baten bazterrak txukun landu.