auzólan

auzólan. 1. auzólan, auzolána. (b). izena. Auzoko jendeak, elkartuta, obretan, bidegintzan, etab. egiten duen lana.   Trabajo comunitario. Uberako frontoia ta kanposantua auzolanian einddakuak die. Sin. lor (Aram.). Sin. lor. 2. auzólan, auzolána. (d). izena. Antziñan, gari-joteetan etab. beste baserri batzuetara joanda egin ohi zen lana, gero besteek ere gauza bera egingo zuten baldintzarekin. Aitta-semiak auzolanera juan die Narbaizara./ Auzolana etxatak neri asko gustatzen baiña. Auzolana izete zan, lelengo asi neguan: lurretia; da lurreta ori izete zan ba atxaldetik, oi dan moduan, da Martixan lelengo egunerarte merienda barik. Gero afaixan baba-zopia, babak, txorixua ta urdaixa da katillu-esnia. Hil./ Ipintzakua ta Zaldumendikua orbel batzen auzolanian. Klem. Hilarik auzolanean egiten ziren lanak zeintzuk ziren izendatzen dizkigu: Lurretia bat, gero gari-zimaurketia, gero arto-zimaurketia, gero iittia, gero gari-jotia, da gero udazkenian garo-ebaittia.