áurre

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

1. áurre. (a). izena. ÁURRIA. Parte delantera. Etxe onek aurria politta dauka, atzia ez. Ant. átze. Ik. óste. aurre egin. (c). esapidea. Frente eman. Kreditua eskatzia erreza da, baiña gero ainbeste milloiri aurre egin biajako./ Arek aurre egingo loskio baitta aitta santuai be. Sin. frente emon. áurrera joan. (c). esapidea. Azken gerratean Bizkai aldera, errepublikak kontrolatzen zuen aldera, joan.   Irse a zona republicana durante la última guerra civil. Nazionalak Bergan sartu zienian aurrera joan zan familixa asko./ Bajakixan gure ama, anaiak-eta aurrian zittuana, ezta. Klem. aurreraokuak euki. (c). esapidea. Beste lehentasun batzuk izan. Gure neskiak ezkontzia baiño aurreraokuak badauzkala diño. áurria artu. (a). aditza. Tomar la delantera. Goiz juan nitzan baiña ala be iruk artu zosten aurria. aurrian bialdu. (c). esapidea. Pikutara bialdu. áurrian etara. (c). Norbait indarrez kanpora atera. Kamareruak artu eta aurrian etara zeban. áurrian ibilli. (c). esapidea. Buru izan.   Ser cabecilla, dirigente. Iñaki PNVian, oso aurrian ei dabill./ Seme, beintzat ez ari aurrian (edo aurreregi) ibilli.
Loturak
Lotura berria erantsi