2. Askotxo
2. Askotxo. (c). izen propioa. Ipuin zahar bateko pertsonaia. Personaje de cierto cuento popular. Bein Askotxo mezetara zoiala abadian bentanan odolostiak ikusi zittuan esegitta ta bat arrapau ta kolkuan sartu zeban. Abadiak sermoian: “Askotxo eta askotxo pekatuan dago, askotxok eta askotxok lapurretan eitten dau. Lapurretia da pekatua astuna, biribilla eta beltza". “Joño, au neregaittik jabik”, pentsau zeban Askotxok kolkora begiratuta. Etara odolostia eta esan zotsan abadiai: “Autsa ta janik; ainbeste barriketa odoloste bategaittik!” Klem.