arrokeríxa
Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
arrokeríxa. 1. arrokerixa, arrokerixía. (a). izena. Fanfarronería, vanidad, engreimiento. Len jente askok erderaz arrokerixaz eitte zeban, naiz ta gaizki jakin.
arrokeríxak jo. (c). esapidea. Harrokeriak esan. Joane arrokerixak joten ibilli da denpora guztia, eztakitt zenbat diru jarri dabela korriduan, pisua erosi bia dabela Eibarren...
2. arrokerixa, arrokerixía. (d). izena. Ugaritasuna, aberastasuna, baina ezezkako esaldietan. Patata etaratzen ibilli ga ta eztao arrokerixa aundirik./ Ez pentsau nere karteran arrokerixaik topau leikenik.
arrokerixáik kontáu ézin. (d). esapidea. Arrakastaren berririk ezin zabaldu. Aurten, babiak daukan itxuriakin, ezingou arrokerixaik kontau. Ezezkoetan. Uzta txarra hartuko dela, alegia. Ik. fanfarréixa.