arriua bota
Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
arriua bota. (b). aditza. ARRIUA ZABALDU. Emaztegaiak zekarren arreoa erakutsi; jostunaren egitekoa zen. Mostrar el ajuar de la novia. Arriuoi makiña bat bider ikusitta gare: onbeste izarak, ta ezkontzen zanak arriua eruen ta arriua botatzen. Ta zertzuk onenbeste, bat eta bi tta izarak onenbeste, ta kamixak ainbeste ta bestia ta... beste bat soñian eukiko dau... ikusi ein bijako daukan edo ez! Burdixakin; gorua makillan ipinitta, kerrua batuta goruen, goenkaldien, partikako zerien, aura gorua, goruetako ardatza, ta zeakiñ, erropero ta guzti an sartuta. Ori arriuoi ala juten zan. Burdixa berriz irrintz zaratiakin, soiñua juaz, jaboia ero, intxaurra ero, zeoze irrintzia ataratzekua ero; “rinn” soiñua or atai guenian; irixan aurrien beste bat, eta atzien goruekin da, andria ero zea goruekin da goruetako makiñiakin. Sebua izate zan erruberan. Juana.
Batere ez.