agíñ
Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
1. agíñ, agíña. (a). izena. Diente. Ortz aurrekoei buruz erabiltzen da, eta ez asko. Denei agin esaten zaie. Alboetakoei alboagin, eta umetakoei esneagiñ. Haur hizkeran txatxur edo txatxurtxo.
Ik. txarri-ágiñ, ortz. Artu zarra ta ekarri berrixa. esaera. "Hortza ateratzen edo jausten zenean, hartu eta sutara botatzen zen, aitaren egin eta esaera hori esanaz. Gure gurasoen-eta sasoian, berriz, aitaren egin ostean sorora botatzen zuten." (Lar Antz).
agin txikixak aspaldi jausi. (c). esapidea. Ume izateari utzi, heldutasunera ailegatu. Dejar de ser un niño, madurar. Agin txikixak aspaldi jausittakuak gaittuk gu. Sin. ágiñak bardínddu. ágiñak bardínddu. (c). esapidea. Ume izateari utzi, heldutasunera ailegatu. Dejar de ser un niño, madurar. Ze uste dok pa? Aspaldi bardinddu jatazen neri agiñak gauza orrek sinisteko./ Puskat agiñak bardinddutakuak bia die mendixan lanian asteko. Sin. agin txikixak aspaldi jausi. ágiñak erakútsi. (c). esapidea. Gogor egin, mehatxatu.
Azkenian agiñak erakutsi biako jat gure mutikuai, bestela eztot karreraik eingo ta.