Sailkapena: ERREKATXOA
Sustraitza
Koordenatuak | X541395 Y4773298 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Sustraitza, Sustraitzak, Sustraitzari, Sustraitzan, Sustraitzako, Sustraitzatik, Sustraitzara |
Bestelako jakingarriak | Olaiturri errekaren adarretako bat. |
Oharrak | Katastroan jasota dator Frakazar izeneko sakona. |
Eta zuk, zer diozu? | Zein da formarik erabilixena errekatxo honi deitzeko: Frakazar, Sustraitza... Orain markatuta dagoen erreka-arrastoa ondo markatuta dago? Sustraitza aldera izango du beste adarren bat, ala? Zehazki, non sortzen da? |
Erantzun hemen |
Trangoeta
Koordenatuak | X544252 Y4772351 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Trangoeta, Trangoetak, Trangoetari, Trangoetan, Trangoetako, Trangoetatik, Trangoetara |
Bestelako jakingarriak | Otsalegi errekaren adarretako bat, Basobaltz aldetik Trangoetarrora doana. |
Eta zuk, zer diozu? | Zabal erabilixa da izen hori errekari deitzeko? Markatutako errekabidea zuzena da? Zein partzelatan sortzen da zehazki? |
Erantzun hemen |
Troskaerreka
Koordenatuak | X544469 Y4779163 [I_19304] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Troskaerreka, Troskaerrekak, Troskaerrekari, Troskaerrekan, Troskaerrekako, Troskaerrekatik, Troskaerrekara |
Bestelako jakingarriak | Azurtzako zabal ingurutik, Bergaretxe eta Lezetaren tartetik, gure Azurtza errekara (GFAren Sagarerrekara) doan errekatxoa. |
Oharrak | Ahozko bilketa egin zenean ez zen erreka honen lekukotzarik jaso eta GFAko B5Mtik jaso dugu. Han Troskazulo dator. Katastroan jasota dago bai Troska izeneko parajea eta baita Trosca-erreca izeneko erreka ere. Troskazulo ez dugu beste inon jaso. |
Eta zuk, zer diozu? | Zein da errekatxo hau izendatzeko formarik erabilixena: Troskaerreka, Troskazulo?? |
Erantzun hemen |
Txindurri
Bestelako izenak | Kondebaso, Erroitz |
---|---|
Koordenatuak | X550460 Y4778424 [I_19220] |
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2015 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Oharrak | Katastroan agertzen da partzela handi bat, Gomezkortako etxe bueltan, hainbat izenen artean Chindurrri (i)/Txindurri (a) agertzen dena. Partzela horretan ahoz agertzen da Txinddurriko itturrixa. Inguru horretan sortzen da erreka hau. GFAn Txindurri. Xabier Arregi: “Erroitz erreka” ere deitzen diote Arandon. |
Ikusi | ETXEAURREA-ETXEOSTEA-ETXEAZPIA (partzela), TXINDURRI-GOMEZKORTA BURUA (partzela). |
Eta zuk, zer diozu? | Zein da izenik erabilixena? Zein konde-tatik dator izena? |
Erantzun hemen |
Ulamendi
Koordenatuak | X541594 Y4773323 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Bestelako jakingarriak | Olaiturri errekaren adarretako bat, Ulamendi aldean sortzen dena. |
Oharrak | 88-17-E,085 erreferentzian Ulamendi basoaren lekukotzak. Gertu samar dago Olaiturri ere. |
Eta zuk, zer diozu? | Olamendi be esaten da? Ala beti Ulamendi? |
Erantzun hemen |
Urasketa
Koordenatuak | X544135 Y4769772 [I_18973] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urasketa, Urasketak, Urasketari, Urasketan, Urasketako, Urasketatik, Urasketara |
Bestelako jakingarriak | Munazurin sortu eta Barrenaberri parean Debara doan errekatxoa. |
Oharrak | GFAn URAZKETA. Informanteak dio lehen toki horretan ur-askak izan zirela eta hortik datorkiola izena. Katastroan Urasketa ez dator eta errekaren kontran bi partzela agertzen dira ahoz ARREKA ERREKA jaso direnak eta idatziz batean ARZUBIONDO eta bestean ARRICA-ERRECA jaso dena. |
Eta zuk, zer diozu? | Zabal erabiltzen da izen hau errekatxo honi deitzeko? Eta Arreka-erreka, Arrika-erreka edo halako zerbait?? |
Erantzun hemen |
Urkitza
Koordenatuak | X544973 Y4776572 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Ubera |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urkitza, Urkitzak, Urkitzari, Urkitzan, Urkitzako, Urkitzatik, Urkitzara |
Eta zuk, zer diozu? | Urkitza eta Iruerreka batu eta gero Esperantzari doianari be deitzen jako Urkitza? Ala hari Atxotegi bakarrik? |
Erantzun hemen |
Urran
Koordenatuak | X544392 Y4773418 [I_19326] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Bestelako jakingarriak | Urran izeneko parajean sortu eta Askasibar ondoan Angiozar errekara doan errekatxoa. |
Oharrak | GFAn URRANE. |
Eta zuk, zer diozu? | Urrango errekia, Urraango errekia, Urrengo errekia... zein da erabilixena? |
Erantzun hemen |
Urrejolaegi
Bestelako izenak | Zesto, Elgeta |
---|---|
Koordenatuak | X544009 Y4776067 [I_19286] |
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Zalantza izan dugu zein aukeratu nagusitzat: Urrejolaegi, Sesto, Elgetaerreka... Hiru izenak dira erabilgarri baina guk jasotakoaren arabera, auzoan ohikoena Urrujalei da. Bestalde, ez dago garbi Sesto-ren forma zuzena zein izan beharko lukeen, izan ere, GFAren B5M mapan Sesto dator eta Ejren datu basean Zesto agertzen da. Ondorioz, lehenengo izena aukeratu dugu. Bestalde, Urrujolaegui dokumentatzen da 1765, 1772 eta 1831rako baina Elgetako baserriak Urrejolaegi arautu direnez, erreka ere hala arautzea erabaki dugu. |
Auzoa | Ubera |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Bestelako jakingarriak | Ubera errekaren adarretako bat, Elgetako Uriarte auzoan, Sesto baserrien parean sortu eta Uberako pilotaleku ondoan Zezeagarekin bat egiten duena. |
Oharrak | GFAn SESTO. Ikus iruzkinak. |
Irudiak
Urrupain
Koordenatuak | X544839 Y4775296 [I_19297] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Ubera |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Bestelako jakingarriak | Arregiko tontor inguruan hasita, Urrupaingoiko eta Narbaizagoiko artetik Ankabarren parea baino goratxoago Ubera errekara doan errekatxoa. |
Oharrak | GFAko B5Mtik hartua. Guk ez genuen jasota. |
Eta zuk, zer diozu? | Erabiltzen da ahoz Urrupain izen hau izendatzeko? |
Erantzun hemen |