Sailkapena: ERREKATXOA

Billotegi

KoordenatuakX549364 Y4778388 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaERREKATXOA
Oharrak

XABIER ARREGI: "Arandokoek ere (beraien sailek ere erreka hau dute muga) izen honekin ezagutzen dute."

Eta zuk, zer diozu?

Beste izenik badauka?

Erantzun hemen

Egialdapa

KoordenatuakX549887 Y4777902 Mapan ikusi [I_19230]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Egialdapa, Egialdapak, Egialdapari, Egialdapan, Egialdapako, Egialdapatik, Egialdapara

Bestelako jakingarriak

Muskiritsu errekaren adarretako bat, Agirrezabal inguruan sortu eta Laspiurbolua baino lehentxoago  Egiederrekin bat egiten duena.

Egotza

Bestelako izenakOgeiturriko erreka
KoordenatuakX548922 Y4779185 Mapan ikusi [I_19241]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Ogeiturri eta Egotza izenez ezagutzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren B5Mn eta MTNEn ere EGOTZA deitzen zaio erreka honi. Soraluzeko Egotza baserriaren ingurutik pasatzen da bukaeran. Ogeiturri ere Soraluzeko baserri bat zen, gaur egun desagertua, antza.

Antzuolan ere badago Ogeiturri izeneko erreka bat, B5Mn Oiturri izenez datorrena. Alde horretatik, biak bereiztearen aldetik ere, egokia iruditu zaigu Egotza deitzea.

AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Egotza, Egotzak, Egotzari, Egotzan, Egotzako, Egotzatik, Egotzara

Bestelako jakingarriak

Zati handian Bergara eta Soraluze arteko muga egiten duen errekatxoa, Askaia baino beheratxoago sortu eta Mugarri parean Debarekin bat egiten duena.

Irudiak


Egurbidetxiki

KoordenatuakX544194 Y4775965 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaERREKATXOA
Oharrak

 

 Luis Aranzabal eta Lorentzo Olañetak ez zekiten izenik:

- Gero hemen markauta dao, hor Errotagain edo horra datorrena, erdi-tapauta edo daukena, hor Egurbide txikittik behera datorrena.
- A! Eskonbreria…?
- Horrek badauka izenik, […] errekatxuak?
- […] errekatxuan izenik…
- Txikixa izengo da hori ta guk handikaldekua, ba… erreka txikixa zela dan. Ergutxiki… [etxe bateko] errekatxua edo…
- Bueno, ba, ez dauka…
- Ergutxikin sartzen dok, Ergutxikiraiño…
- […]. Ba! Haura ez dok… Txikixa dok hori ta.
- Txikixa da izan.
Erref: BER-261/005

Eta zuk, zer diozu?

Zure inguruan berbaz esaten da Ergutxiki erreka? Non sortzen da?

Erantzun hemen

Egurbidezar

KoordenatuakX543652 Y4775967 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaERREKATXOA
Bestelako jakingarriak

Urrejolaegi errekaren adarretako bat, Untzabason sortu eta Egurbidezar baserriaren ondotik igorata baserria baino beheratxoago Urrejolaegirekin bat egiten duena.

Eta zuk, zer diozu?

Zure inguruan erabilixa da izen hau? Bestelako izenik?

Erantzun hemen

Eguren

KoordenatuakX546640 Y4777587 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaERREKATXOA
EtimologiaHegi + guren. Guren: "Límite, linde. Se usa mucho como terminación en nombres toponímicos, Aranguren". Mitxelena, Apellidos Vascos.
Bestelako jakingarriak

Belastegi errekaren adarretako bat Eguren baserriaren inguruan sortu eta Kaparrategi aldean Belastegirekin bat egiten duena.

Oharrak


Eta zuk, zer diozu?

Beste izenik bai' Izen hau oso erabilixa da inguruan?

Erantzun hemen

Elexamendiko errekatxoa

KoordenatuakX542560 Y4773767 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERREKATXOA
Bestelako jakingarriak

GFAko B5Mn markatuta ere ez. Elexamendiko iturrian sortzen ei da Juane Lonbideren arabera eta gero Saltaerrotan Angiozarrekin bat egitn du.

Eta zuk, zer diozu?

Izena erabilixa da inguruan? Beste izenik?

Erantzun hemen

Errekabitartea

KoordenatuakX543576 Y4773454 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Errekabitartea, Errekabitarteak, Errekabitarteari, Errekabitartean, Errekabitarteko, Errekabitartetik, Errekabitartera

Bestelako jakingarriak

Errekabitarte ingurutik Erroteagara doan errekatxoa.

Eta zuk, zer diozu?

Inguruko jendearen artean zabal erabiltzen da izen hau? Kasu honetan tartekoa esan nahiko du, "arranbitartea"n bezala?

Erantzun hemen

Etzabal

KoordenatuakX541591 Y4773324 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERREKATXOA
Bestelako jakingarriak

Olaiturri errekaren adarretako bat, Etzabalen sortzen dena.

Oharrak

Egizabal-etik etorriko da? Egizabal Elosun bakarrik dago. Ezabal/Esabal dokumentatzen da. Ahotsak-en transkribatu denaren arabera, bai Paulo Aranzabalek eta bai Luzio Atxotegik ETZABAL esaten dute. Ahotsak-en ez dago Eitzabal-ik. GFAn hainbat ETZABAL agertzen dira beste herri batzuetan: Berastegin, Donostian, Usurbilen... Katastrokoan badator beste ETZABAL bat ahoz, Idatziz EZABABEGUI jaso da. Ez ote EZABALEGI?

Eta zuk, zer diozu?

Berbaz oso erabilixa da izen hau?

Erantzun hemen

Galarraga

KoordenatuakX541712 Y4774692 Mapan ikusi [I_19317]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Galarraga, Galarragak, Galarragari, Galarragan, Galarragako, Galarragatik, Galarragara

Bestelako jakingarriak

Ugarte errekaren adarretako bat, Elgeta partean, Arrota inguruan sortzen dena.

Oharrak

GFAko B5Mn ez dator adarrik markatuta.

Eta zuk, zer diozu?

Zabal erabiltzen da izen hau errekatxo honi deitzeko? Non sortzen da zehazki?

Erantzun hemen