Sailkapena: HEGIA (ladera)
Aspeltxikietako punta
Koordenatuak | X545115 Y4771740 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Aldaiegia |
Elem. geografikoa | HEGIA (ladera) |
Oharrak | ATX-BELTZ-TXIKI osagaiak izango dira? Ez dago datu basean idatziz jasota halako lekukotzarik. Hala ere, Osintxun ahoz jasota dago AIZPELTZA. Aspeltxikieta ere badago gertu. Bateratu? |
Dantzalekua
Koordenatuak | X548018 Y4770611 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | HEGIA (ladera) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Dantzalekua, Dantzalekuak, Dantzalekuari, Dantzalekuan, Dantzalekuko, Dantzalekutik, Dantzalekura |
Oharrak | Oharretan ez dator DANZA osagaia duen toponimorik. A artikulua? Berriemaile batzuen arabera bai. Besteen arabera jakin ez. Berriemaile baten arabera sinonimoa: ELKOOKOEGIXA. Biak bat badira, batu eta kokapena zehaztu. Hala ere, seguruenera, Elkoroko hegiko gune bat izango zen dantza-lekua. Kasu horretan aztertzekoa izan liteke mapan biak sartu ala ez? |
Doblonaretxeta
Koordenatuak | X541957 Y4773276 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | HEGIA (ladera) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Doblonaretxeta, Doblonaretxetak, Doblonaretxetari, Doblonaretxetan, Doblonaretxetako, Doblonaretxetatik, Doblonaretxetara |
Oharrak | 88-17-E,078* erreferentzian DONACHETABURU. Datu basean ez dago beste lekukotzarik; ezta oharretan ere. Katastrokoan badaude 5-6 partzelatako lekukotzak idatzizko zein ahozkoak: Ahoz DONATXETA gehienetan, behin edo DOÑATXETA; idatziz, DONACHETA batzuetan eta bestelakoak ere bai: "…monte en el término de DOBLONARECHETA, llamado también DOÑACHETA …", "Monte denominado PAGAMENDI, sito en el término de DOBLON-AITZETA…" (i) |
Egia
Koordenatuak | X545749 Y4775238 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | San Juan |
Elem. geografikoa | HEGIA (ladera) |
Oharrak | Ez da dokumentatzen EGIA bera hutsik termino generiko gisa ez bada; ezta oharretan ere. Katastroan ere ez dago inguru horretan izen horretako partzelarik. |
Egialdapa
Koordenatuak | X550067 Y4778023 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | HEGIA (ladera) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Egialdapa, Egialdapak, Egialdapari, Egialdapan, Egialdapako, Egialdapatik, Egialdapara |
Oharrak | Ala Egialdapak? Ematen du informateek ahoz gehienetan pluralean erabiltzen dutela, nahiz eta singularrean ere badiren. KATASTROA: 17. poligonoko 1, 7, 64, 112 eta 136 partzelak Olalde, Orontzola eta Laspiurgañeko sailak. Idatziz eta ahoz beti EGIALDAPA/EGUIALDAPA dokumentatzen da kasu batean (IGALDAPA, Laspiurgañeko Juan Jose Ansola) izan ezik. Guztira, 5-6 hektarea. 88-04-D,040 erreferentzian EGI ALDAPA jasota zegoen, Osintxun bertan, oso gertu. Bat izango zirela eta kendu egin dut, Katastroan denak oso kokapen batua baitute. EGUIALDAPA edo bere aldaerak 3 aldiz jasota daude datu basean baina erreferentzia kartografiko eta auzo ezezagunarekin. |
Egizabalgo gaina
Koordenatuak | X550828 Y4777589 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | HEGIA (ladera) |
Oharrak | GFAn, EGIZABALKOMUÑOA tumuloa, toki berean. Hartzekotan hura hartuko genuke. |
Elkoroko hegia
Koordenatuak | X547508 Y4770738 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | HEGIA (ladera) |
Oharrak | Informanteak dio Dantzaleku-ren sinonimoa dela. Hala ere, ematen du Dantzalekua Elkoroko hegian egongo dela. Hegiaren aipamena egiten dute beste lekuko batzuek ere Dantzaleku sarreran. Maparako zein sartu aztertu egin behar. |
Eperregi
Koordenatuak | X546867 Y4771848 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | HEGIA (ladera) |
Oharrak | MTNEn Eperregi. EPER osagaia duen beste toponimo bakarra EPER-GOSO da baina ez da dokumentatzen auzorik eta erreferentzia kartografikori. Katastroan gertuan ageri da Susperregi (i) izeneko partzela bat, 3 hektarea pasatxokoa. Ez ote da hori? Katastroan oraindik inguruan partzela asko daude jasotzeko. |
Gindaoko hegia
Koordenatuak | X545783 Y4774115 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Goiauzoa |
Elem. geografikoa | HEGIA (ladera) |
Oharrak | Ala KINDAOKOEGIA? Ala Gindao? Zaharrena G-dunak izango dira baina K-dunak ere XIX. mende hasierarako badaude. Nondik ote dator? |
Kerexetako hegia
Koordenatuak | X551793 Y4779940 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | HEGIA (ladera) |
Oharrak | Forma erabaki behar. Ikus mendiaz esandakoa. |