Sailkapena: GOILAUTADA
Kortatxo
Koordenatuak | X547529 Y4770695 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | GOILAUTADA |
Oharrak | Katastroan inguru hori gutxi jasota dago baina oraingoz ez dator ingurune honetan Kortatxorik. Inguru horretan beste toponimo batzuk ere jasota daude: Arrizurieta, Elkoroko hegia, Trangoeta... Elorregin bada beste Kortatxo bat Epele aldera. |
Lopegaña
Koordenatuak | X543301 Y4772498 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | GOILAUTADA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Lopegaña, Lopegañak, Lopegañari, Lopegañean, Lopegañeko, Lopegañetik, Lopegañera |
Oharrak | Ahozkoan Lautadatzat hartuta dago eta gero lekukotasunetan, tontorra, mendia... agertzen dira. Ondoan ikusten da tontor txiki bat. Hori izango da?? |
Malkorreko hegia
Koordenatuak | X545746 Y4778799 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | GOILAUTADA |
Oharrak | A artikulua? Lekukotasunak ez datoz bat. Ahotsak-en behin MALKARRAko dator baina besteetan MALKORREKO: Malkorreko hegixa, Malkorreko gaña. MTNEn Malkorra. 88-02-B,019+88-03-A,107 erreferentzian MALKORRAren idatzizko lekukotzak. |
Ikusi | málkar (berba). |
Mendilaua
Koordenatuak | X545127 Y4779973 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | GOILAUTADA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Mendilaua, Mendilauak, Mendilauari, Mendilauan, Mendilauko, Mendilautik, Mendilaura |
Oharrak | Gure datu-basean ez da idatziz jaso MENDI osagaia duen antzeko toponimorik. Hala ere, argi samarra ematen du. Katastroan ez da oraindik inguru horretako zenbait partzela jaso. |