Sailkapena:
Burdiñoaga
Koordenatuak | X541089 Y4774839 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Elgetako mapan Burdinoaga eta B5M-n Elgetaren mugarrietan BURDIÑOAGA agertzen da. Gure datu-basean ez da idatziz jaso BURDIz hasten den antzeko toponimorik. Hala ere, ahozko lekukotzak bat datoz eta bilakaera logikoa da Burdiñoaga-tik Burdiñua-rakoa. Katastroan bi partzela agertzen dira izen honekin lotuak: - 8/247: idatziz, "Monte llamado BURDIñA o ARIZNABARRETA?" Ahoz, Burdiñola. - 8/244: idatziz ez dator; ahoz, Burdiñua. jaso da. |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | LAUTADA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Burdiñoaga, Burdiñoagak, Burdiñoagari, Burdiñoagan, Burdiñoagako, Burdiñoagatik, Burdiñoagara |
Oharrak | Nondik ote dator? Gure datu-basean ez da idatziz jaso BURDIz hasten den antzeko toponimorik. Ahozko lekukotzak bat datozenez, zaila ematen du gehiago lortzetik informazio gehiago ateratzerik. Katastroan honakoa agertzen da behin: "Monte llamado BURDIÑA o ARIZNABARRETA…" Ahoz Burdiñola jaso da. Ez dugu idatzizko lekukotzarik lortu. Katastroan ere ez dator. Juane Lonbideren lekukotasuna ere badago Ahotsak.com-en eta berak dioenez, txirikilan jokatzeko leku famatua ei zen. |
Kanpoko loturak | · Ahotsak.com, Juane Lonbide, Burdiñoaga txirikila lekua |
Burdiñoaga
Koordenatuak | X541079 Y4774846 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | MUGARRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Burdiñoaga, Burdiñoagak, Burdiñoagari, Burdiñoagan, Burdiñoagako, Burdiñoagatik, Burdiñoagara |
Bestelako jakingarriak | Bergara, Elgeta eta Elorrio arteko mugarria. Mugarrian idatzita dagoen zenbakia: M7. Polpol M.T.koek emandako zenbakia: 9. Mugarriaren izena 1939ko aktan: Burdinoaga. Oharra: "BERGARA-ELGETA-1983AN BERRISTATUA" idatzita. Informazioa: Polpol Mendizale Taldea, mugarrien ibilbideak. |
Irudiak
Buruñao
Koordenatuak | X547605 Y4775853 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 2011/03/28 |
Arautzeari buruzko azalpenak | - Bere momentuan Murinondo izena jarri zitzaion auzoari. 1993an, behar beste informaziorik ez zegoelako, zegoenetan utzi zen. Harrez gero jaso den informazioak garbi uzten du izenaren jatorria Burunano/Buruñano dela eta gaur egun ere erabiliak direla Buñao/Muñao. Gaur egun San Blas izenez ezagutzen den ermita ere XVIII. mende ingurura arte "Nuestra Señora de Burunano/Buruñano/Buroñao" izenez ezagutzen zen. Buruñao horrek, jakina, ermita dagoen inguruaren izena adierazten du San Miguel de Aritzetan adierazten duen bezala. Horregatik Euskaltzaindiaren irizpenari jarraiki, 2011n izena aldatzea erabaki da. - Euskaltzaindia, 2010: "Izenaren bilakaera honakoa da: Buruñano > Buruñao > Muruñao. Bokal arteko -n- erortzea euskararen ezaugarri fonetiko zaharra da (latinetik hartutako hitzetan dugu: harea, katea...) baina B>M aldaketa XX. mendearen hastapenekoa da eta ez da onargarria." - "Buruñao/Buruñaondo" banaketari dagokionez, dokumentazioaren arabera, joera nagusia honakoa da: Buruñao auzoari deitzea eta Buruñaondo baserriei. Hori dela eta Udalak Buruñao izena erabaki du auzoa izendatzeko. |
Auzoa | Buruñao |
Elem. geografikoa | AUZOA |
Oharrak | GFAn MURIÑONDO. Zuzendu gaurkoak. Modu desberdinetan daude. Lekukotza gehiago egon behar dute derrigor. Baserria Agirreburuñao normalizatu zen. |
Ikusi | San Blas (toponimo). |
Kanpoko loturak | · bergara.net-eko aurkezpena |
Irudiak
Buruñaoko elkartea
Koordenatuak | X547403 Y4775939 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Buruñao |
Elem. geografikoa | ELKARTEA |
Buruñaoko industrialdea
Koordenatuak | X547330 Y4776494 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 2016-06-27 |
Auzoa | Buruñao |
Elem. geografikoa | INDUSTRIA |
Buruñondoazpikoa
Koordenatuak | X547211.3 Y4775906 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Buruñao |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Buruñondoazpikoan bizi naiz, Buruñondoazpiko lagunak ditut, Gure ama Buruñondoazpikoa da, Buruñondoazpikotik etorri naiz, Buruñondoazpikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Buruñondoazpikoako lagunak ditut, Gure aita *Buruñondoazpikokua da, *Buruñondoazpikoatik etorri naiz, *Buruñondoazpikoara noa |
Irudiak
Buruñondogañekoa
Koordenatuak | X547246 Y4775863 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Buruñao |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Buruñondogañekoan bizi naiz, Buruñondogañeko lagunak ditut, Gure ama Buruñondogañekoa da, Buruñondogañekotik etorri naiz, Buruñondogañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Buruñondogañekoako lagunak ditut, Gure aita *Buruñondogañekokua da, *Buruñondogañekoatik etorri naiz, *Buruñondogañekoara noa |
Irudiak
Buskalapan
Koordenatuak | X545688 Y4772687 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Ikus oharra. Izen arraroa badirudi ere, beste daturen faltan hala uztea erabaki dugu. |
Auzoa | Aldaiegia |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Oharrak | Katastrotik hartua. Sail dezentea, 4-5 partzela daude izen honekin lotuak. Katastroan ahoz gehien-gehienetan Buskalapan dokumentatzen da eta behin Muxkalaldapa. Idatziz, berriz, bi jaberen eskrituretan Buscalapan eta batenean Busca-lapur. |
Eta zuk, zer diozu? | Zabal erabilixa da izen hau? Zertatik etorri leiken? |
Erantzun hemen |
Bustiñoneko panaderia
Koordenatuak | Zehaztu gabea. |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | KALEKO ETXEA |
Oharrak | Zein ote da bere helbide zehatza? Ba ote du eskrituretan beste izenik? Zertatik dator izena? |
Buzoizarra
Koordenatuak | X544501 Y4771480 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | GOILAUTADA |
Oharrak | Aspeltxikieta eta hau berak ote dira? Gure datu-basean ez da idatziz jaso BUz hasi eta ZAR/ÇAR osagaia duen antzeko toponimorik. Katastroan ere ez dator. |