Sailkapena:

Ziarsoro

KoordenatuakX549601 Y4779000 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaLUR LANDUAK (tierras cultivadas, sembradio)
OharrakEgitekoa: idatzizko lekukotasunak lortu. KATASTROKOAN BADAUDE HAINBAT LEKUKOTZA AHOZKO ZEIN IDDATZIZKOAK: ZIERSOO, ZIERSORO, ZIARSORO, CIARSOLO, CIARSORO

Zigarrerokoa

KoordenatuakX543918 Y4770863 Mapan ikusi [D_49880]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Zigarrerokoan bizi naiz, Zigarreroko lagunak ditut, Gure ama Zigarrerokoa da, Zigarrerokotik etorri naiz, Zigarrerokora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Zigarrerokoako lagunak ditut, Gure aita *Zigarrerokokua da, *Zigarrerokoatik etorri naiz, *Zigarrerokoara noa
Oharrak

ZIGARRERO hutsik? Inpresioa dut ahoz gehiago erabiltzen dela. Ez dakit lekukotasunak oso ondo jasota dauden. - Lopetik norutz, baiña? - Lopetik Ziarrero alderutz. Holan… “Un monte así que termina en una [y griega] o algo así debe ser”. - Txabolan bat edo badao han. - Bai, txabolia dao han, Lopeko txabolia beste bat be. Txabola bat edo ez dakit bi, elkarren segidan. - Ta hori da, orduan, zela esan dozu izena? - Lopetik aurrera, Ziarrero aldera. - Ez, baiña basuan izena. Hizlaria(k): Lazpiur Olañeta, Mertxe Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Arantzazu Aranzabal, Jose Angel Arriaran "Pierro" Data: 1991-12-30 Iraupena: 0:05:02 Erref: BER-233/009///- Sakonaundi izengo da… e… hori zelan da… zelan esan dot hori basuoi? Gure baso txiki hori baiño beste arro haundixaua, harutzaokua. Ziarrero parera edo Ziarrerora goiezela… A! Oin eskonbreria eitten dabizten edo ein daben edo… hori gutxi gorabehera izango da Sakonaundi. Hizlaria(k): Lazpiur Olañeta, Mertxe Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Arantzazu Aranzabal, Jose Angel Arriaran "Pierro" Data: 1991-12-30 Iraupena: 0:05:02 Erref: BER-233/011///- Tximixua? Bueno, Tximixua egongo dok hamen gutxi gorabehera. Kruzia nun jak Isuskitzara juteko ta Ziarrerokora ta? - Isuskitza hor dao. - Kruzia. - Isuskitza… - Hamen izango da? - Ez, ez, behien, beherao, beherao. - Hau da Kotzabal. - Bai, hamen izango dok. - Kotzabal eta hemen Ziarrero. Ez, pistia nik ez dakit nundik doian eta. - Bueno, lehengo bidetatik eindda jarek pistak, e! Lehengo… lehen zian bidetatik. - […] gu hona gatoz. Isuskitza… - Kotzabal… Kotzabal hamen? - Bai. - Ba, Tximixua hamen edo holako baten egongo dok, zeatik haura gorao joiak eta. Ta hau zein dok? - Ziarrero. - Hau Zigarrero? - Ta Isuskitza hemen. - Isuskitza hemen? Hamen egongo dok Tximixua. Hau, [esan juan moduan], hau zuan kruze bat Ziarrerokora, Isuskitzara ta Kotzabalera juteko. Tximixua. Hortik ez jakixat, ba, nik zer esan nahiko daben horrek. - Ze zeuan goi-goixan zeuan ala…? - Ez, ez, behian, behian. - Hauxe. - Baiña hau oso gertuan dao. - Hau esan dozu Kotzabal? - Ez, Isukitza. - A! Isuskitza. - Kotzabal hau, Isuskitza hemen… - Hau Ziarrero. - Ziarrero… - Ta hau kruzia […], goratxuao. - Ba, hori dok, kruze bat. Zuan alde batetik juten zuan Ziarrerora, bestia Isuskitzara ta bestia Kotzabalera. Hizlaria(k): Agirre Irasuegi, Ramon Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga Data: 1992-01-28 Iraupena: 0:05:00 Erref: BER-248/001 ///- Lehen gaizki zazen, zera, Gorosabel, zera, Kozabali Gorosabel… Zazen, zazen holan. Lehen zazen, lehengo planotan edo nik ikusitta daukatenian Kozabal holan, gurian Zigarrero, holan eta bestia, Isuskiza, holan zazen. Gaizki zazen. Hizlaria(k): Larrañaga Santamaria, Juan Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga Data: 1992-01-28 Iraupena: 0:05:00 Erref: BER-249/001 ///

Irudiak


Zingira

KoordenatuakX541470 Y4771850 Mapan ikusi [I_19322]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Zingira, Zingirak, Zingirari, Zingiran, Zingirako, Zingiratik, Zingirara

Bestelako jakingarriak

Zuoletazpiko inguruan sortu eta Gongeta parean Epele errekara doan errekatxoa.

Oharrak

GFAtik jasota. Guk ez genuen jasota. MTNEn markatuta baina izenik barik.

Eta zuk, zer diozu?

Erabilixa da Zingira izena? Beste izenik?

Erantzun hemen

Zokotegi

KoordenatuakX552786 Y4775978 Mapan ikusi [I_19237]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaERREKA
Etimologia

zoko + tegi

Bestelako jakingarriak

Elosutik behera, Zokotegi baserria egon zen parajearen ingurutik, Aizpurutxora doan erreka. Bergara eta Azkoitiren arteko muga egiten du sail luze batean.

Zokotegi

KoordenatuakZehaztu gabea. []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaBASERRIA
Bestelako jakingarriak

Elosuko etxeen genealogietan jasotako lehenengo familia 1812an bertara joandakoa. Auzmendik dio ez duela jakiterik lortu aurrez beste inor bizi izan zen. 1905 eta 1913 artean hutsik egon zen eta 1913an etorri zen Legazpitik bertara familia bat bizi izatera.

Oharrak

Datu-basean kalean ere badago etxe bat Zokotegiñekua izenekoa.

IkusiZokotegiñekoa (toponimo).
Kanpoko loturak· Antzinako.org, Genealogia casas de Elosua, 56.or.

Irudiak


Zokotegi-Urola

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMUGARRIA
Bestelako jakingarriak

Bergara eta Azkoiti arteko mugarria. Polpol M.T.koek emandako zenbakia: 77b. Oharra: Zokotegi erreka eta Urola ibaia elkartzen diren lekua. Izena webgunearen administrariak emana. Informazioa: Polpol Mendizale Taldea, mugarrien ibilbideak.

Irudiak

Zokotegiñekoa

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaKalea
Elem. geografikoaKALEKO ETXEA
OharrakZertatik ote dator izena? Zein helbide postal du? Eskrituretan ba ote du izen propiorik?
Ikusi-(E)NEKOA etxe izenetan (book page).

Zuaiztia

KoordenatuakX548764 Y4777762 Mapan ikusi [10]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

ZUARISTIBURU (88-17-E,001), ZUBARASTI LAUBA eta ZUBARIZTI-LAUBA dokumentatzen dira Angiozarren. 1892an SUARISTI ere dokumentatzen da San Juanen. Osintxun ez dut idatzizko erreferentziarik topatu.

Katastroan partzela bat dago ahoz Erlaitz + Zuhaiztixa izenez jaso dena eta idatziz Elaiz (sic) bakarrik.
 Akaso Erlaitz sar liteke, nahiz eta hori ere ez den azalera oso handikoa izango.

Zuazketa

KoordenatuakX542673.3 Y4773903.5 Mapan ikusi [D_50146]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Zuazketa, Zuazketak, Zuazketari, Zuazketan, Zuazketako, Zuazketatik, Zuazketara

Irudiak


Zuazketatxikia

KoordenatuakX542743 Y4773916 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Zuazketatxikia, Zuazketatxikiak, Zuazketatxikiari, Zuazketatxikian, Zuazketatxikiko, Zuazketatxikitik, Zuazketatxikira
OharrakDesagertua