Sailkapena:

Aldatxarren

KoordenatuakX543398 Y4773590 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakNondik ote dator: "Aldatsbarren" edo halakoren batetik? Beste izen batzuk ere hartzen ditu (Osiñeta/Osiñondo) baina Aldatxarren da forma erabiliena. Euskaltzaindia: "Abadiñon Aldazitala toponimoa dago izen honekin antza duena." Oharra: Mapa argitaratu ondoren, konturatu gara Antonio Urzelairen "Bergara" liburuan Aldai Etxebarren errota aipatzen dela. Bere asmakizuna ote da? Aldaietxebarrenetik Aldatxarren sortzea guztiz bideragarria iruditzen zaigu baina ez dugu beste inon ikusi dokumentatuta. Bestalde, inguru horretan ez da Aldairekin loturarik duen toponimorik ageri. 1812rako Aldacharren dokumentatzen denez, oraingoz, dagoenetan uzteko arrazoiak badaudela uste dugu.
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERROTA
Oharrak

Ahozko lekukotasunen Erreferentzia kartografikoetan zalantza: E/D? Oharretan ere begiratu dut eta ez dago "* ald*rre*" egitura duen jaso gabeko lekukotasunik. Ezta "* osi*ondo*" edo "* osi*eta*" duenik ere.

Aldekoena

KoordenatuakX543669 Y4773590 Mapan ikusi [D_50098]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
Etimologia

Aldeko + ena

Oharrak

A artikulua?

Ala ALDEKOENA? Badira antzekoak Angiozarren: BERRAONDOENA, PAULOENA... Arrasaten ere bai. Arrasateko Toponimiatik hartua: "Etxe-izenen bukaeran -ena hartu dugu aintzat. Hortaz, -ona-z bukatzen direnak oena bilakatu ditugu: Alejona > ALEJOENA, (...) Izan ere, dokumentazioak sarri aldaera horixe (-oena) erakusten digu, 1773ko adibideok kasu: Mardoena, Geronimo-ena, Lazaro-ena, Perico-ena."

Ikusi-(e)ENA etxe izenetan (book page), aldeko (berba).

Irudiak


Aldetagañekoa

KoordenatuakX546221.3 Y4772841.5 Mapan ikusi [D_49810]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAskarruntz
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Aldetagañekoan bizi naiz, Aldetagañeko lagunak ditut, Gure ama Aldetagañekoa da, Aldetagañekotik etorri naiz, Aldetagañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Aldetagañekoako lagunak ditut, Gure aita *Aldetagañekokua da, *Aldetagañekoatik etorri naiz, *Aldetagañekoara noa

Irudiak

Aldetazpikoa

KoordenatuakX546140 Y4772715 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAskarruntz
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Aldetazpikoan bizi naiz, Aldetazpiko lagunak ditut, Gure ama Aldetazpikoa da, Aldetazpikotik etorri naiz, Aldetazpikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Aldetazpikoako lagunak ditut, Gure aita *Aldetazpikokua da, *Aldetazpikoatik etorri naiz, *Aldetazpikoara noa
Oharrak

Desagertua.

Alexander Fleming

KoordenatuakX547421 Y4774566 Mapan ikusi [K_074_2160]
Arautze egoeraUdalak ofizialki onartua
Arautze data1993/03/29
AuzoaKalea
Elem. geografikoaKALEA
Etimologia

Alexander Fleming, penizilina aurkitu zuen zientzilari eskoziarraren (1881-1955) ohorez jarritako kale-izena.

Kanpoko loturak· Euskarazko Wikipedia, Alexander Flemingen biografia

Irudiak

Algodonera

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaKalea
Elem. geografikoaINDUSTRIA
Oharrak

Orain desagertua. Berez izen propioa Algodonera de San Antonio zela uste dut?

Alkabieta

KoordenatuakX547473 Y4774525 Mapan ikusi [K_074_2170]
Arautze egoeraUdalak ofizialki onartua
Arautze data1993/03/29
AuzoaKalea
Elem. geografikoaKALEA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Alkabieta, Alkabietak, Alkabietari, Alkabietan, Alkabietako, Alkabietatik, Alkabietara

Alkartasuna

KoordenatuakX545064 Y4770261 Mapan ikusi [D_49869]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaELKARTEA
Oharrak

Bere garaian eskola izandakoa, gaur egunean elkartea da. GFAn Alkartasuna elkartea jartzen du.

Irudiak

Alkorta

KoordenatuakX543912 Y4770515 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Alkorta, Alkortak, Alkortari, Alkortan, Alkortako, Alkortatik, Alkortara

Alondiga

KoordenatuakX543092 Y4773712 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERAIKIN BAKARRA