Sailkapena: Elosua
Aldaola
Koordenatuak | X550853 Y4776796 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aldaola, Aldaolak, Aldaolari, Aldaolan, Aldaolako, Aldaolatik, Aldaolara |
Bestelako jakingarriak | KATASTROKO INFORMAZIOA: katastroan agertzen da ALDAOLA basoa (termino de ALDAOLA, paraje de ALDAOLA). Sail guztiak ELOSUko baserrietakoak dira: Gomezkorta, Agirre, Kantera... |
Altsasu
Koordenatuak | X551381 Y4775432 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Parajearen izena Alsasu/Alchasu dokumentatzen da. Ez dakigu elkarteak izen ofiziala nola duen baina hedabideetan gehien Altzasu agertzen da alde handiarekin. Zalantza izan dugu izen ofiziala errepetatu ala aurkintzaren grafia erabili eta Euskaltzaindiak hala gomendatuta, bigarren aukera hartu dugu. Euskaltzaindia: "EHko toponimian TS dagoenean ohikoa da S eta CH txandakatzea eta ahoz -TZ esatea berezko soinua galdu den euskalkietan. BerazTS" |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | ELKARTEA |
Oharrak | Ala Altsasu? Elkarteak duen izen ofiziala zein da? |
Altsasu
Koordenatuak | X551427 Y4775403 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Etimologia | altza + su/tsu (ugaritasun atzizkia); altz ugari dagoen tokia |
Oharrak | GFAtik hartua. Guk ez genuen. GFAn Altzazu. Dokumentatu sarrienik Alsasu dokumentatzen da. Bada Alchasu eta baita Altzasu ere baina, azken hori, XX. mendean. |
Irudiak
Amentzelaga
Koordenatuak | X551965.8 Y4776614.5 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Amentzelaga, Amentzelagak, Amentzelagari, Amentzelagan, Amentzelagako, Amentzelagatik, Amentzelagara |
Irudiak
Askagain
Koordenatuak | X551249 Y4775443 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | ELKARTEA |
Askatsumendi
Koordenatuak | X551202 Y4776270 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak |
Ez da garbia Aizpurutxorekin loturarik duenik. B5Mn ASKITXUMENDI jaso da. Askatsumendi izena jartzera ausartu gara idatzian sarrien agertzen dena Ascachumendi delako.
Askatsu-tik ote dator?
Webgunean ez dago Elosuan "a*mendi" osagaia duen antzeko lekuizenik.
Katastroan partzela mordoxka bat agertzen dira nolabait izen honi lotuta baina ez dago izen bakar bat. Hona hemen, oraingoz jasota daudenak, lehenengo ahozkoak eta gero idatzizkoak:
- 15-169: Kanteraburu / Canteraburu + Ascachumendi
- 15/234: Aizputxumendi / Canteraburu Y Ascachumendi
- 15/264: Kurutzeko ostia / Ascachumendi
- 15-368: Kanteraburu / Cantera-buru + Ascachu-mendi
- 15/495: Lasaitegi + Lasai-toki / Aspuchu-mendi
|
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | MENDIA |
Asundisakona
Koordenatuak | X551556 Y4779496 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | SAKONA |
Oharrak | Gure datu-basean ez da idatziz jaso ASUN osagaia duen antzeko toponimorik. Katastroan jasota datoz bi partzela txiki baina elkarrengandik urruti samar daude. Idatziz inguru horietan beste lekuizen batzuk dira nagusi: Zaniolaburu, Zaniolabazterra, Garalekueta. - 17/140 ahoz Saniolaburu edo Asundisakona (Juan Jose Ansola, Laspiurgañekoa) eta idatziz Zaniola-buru (i) - 17/362 ahoz ASUNDI (Francisco Larrañaga, Narbaizagañekoa) eta idatziz GARALECUETA ("...monte Marcelegui y paraje llamado Garalecueta...") |
Ategorrieta
Koordenatuak | X551438 Y4779836 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | UR-BILTEGIA |
Oharrak |
Datu-basean ez dago ATEGORRI osagaia duen toponimorik; ezta oharretan ere. Katastroan ere ez dator.
Illarramendin dagoela dio informanteak.
|
Eta zuk, zer diozu? | Esango doskuzu zein dan depositoaren kokapen zehatza? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno! |
Erantzun hemen |
Atsobaso
Koordenatuak | X551932 Y4778300 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | LEPOA (collado) |
Oharrak | GFAn ATXOBASO, PARAJE gisa. Mendikat.en ATXOBASO lepoa aipatzen da beste sarrera batzuen gaineko informazioan. Nondik ote dator izena. BASO osagaia duten toponimoetan ez dago antzeko lekukotzarik. Gregorio Muruamendiarazek dio Azkoiti partean dagoela. Katastroan ere ez dator halako izenik. GFAk markatzen duen tokian beste izen batzuk ageri dira.
Jose Mari Jauregi eta Benita Epelderi ez zitzaien ezaguna izena. |
Azkonarretako haitza
Koordenatuak | X550811 Y4780138 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | TOKIA (punto, lugar) |
Oharrak | Ala Azkonarzuloko haitza? Buzoia dago bertan. Mendikaten ere badator baina kokapena aparte du, Soraluzeko partean. Hona hemen mugarrien ibilbideak landu dituen Pol-Pol Mendizale Taldekoen informazioa:
63. mugarria, Aizpuru-Zabala. Mugak: Bergara eta Soraluze. Lepo inguru honetan mugarri bat ei zegoen, gaur egun desagertuta dagoena.
Lepo honetan, eskumara doan bidea laga eta gorantz, zuzen-zuzen padari barrutik jarraitu behar dugu gaintxo bat pasatu arte. Toki garbira irtendakoan, aldapan behera jarraituko dugu mendebalderantz eta ezkerrean buzoitxo bat lagako dugu, Azkonako Haitza, 810 m jartzen duena.
|