Sailkapena: Elorregi

Armuñoeta

KoordenatuakX546303 Y4770512 Mapan ikusi [G_22575]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Zalantza izan dugu Armiñoeta eta Armuñoetaren artean, inguruan bertan baitaude Elkoromuño eta Ostromuño, esan Elkoromiño eta Ostromiño esaten direnak eta B5Mn Almuñueta eta MTNEn Almunueta baitatoz. Armuñoetaren idatzizko lekukotasunik ez dago eta esan Armiñoeta esaten da.

AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Armiñoeta, Armiñoetak, Armiñoetari, Armiñoetan, Armiñoetako, Armiñoetatik, Armiñoetara

Oharrak

GFAn Almuñueta eta MTNEn Almunueta. Baserririk izan da?

Armiñoeta ala Armuñoeta?? ELKOROMUÑOn eta Ostromuño-n bezala?

Katastrokoan Elorregin Armiñueta (a) izeneko partzela txikia dago jasota; idatziz ez dator. ARMIÑOTA (a)/ Arrimisueta (i) eta Arminota-txiki (i)/esparrua (a) izeneko partzelak daude Buruñaon Jauregi baserriko Esther Gantxegiren ahotan. Edozein kasutan katastroan Elorregiko inguru hori gutxi jasota dago.

Irudiak


Arotzena

KoordenatuakX546405 Y4771824 Mapan ikusi [D_242040]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Arotzena, Arotzenak, Arotzenari, Arotzenean, Arotzeneko, Arotzenetik, Arotzenera

Oharrak

GFAn ez dator honen izenik eta koordenaturik.

Ikusi-(e)ENA etxe izenetan (book page).

Irudiak


Arranoaitz

KoordenatuakX547449 Y4769760 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Etimologia arrano(aren) + aitz
Oharrak

Katastrotik hartua

Arraska

KoordenatuakX545069 Y4771317 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaMENDIA
Etimologia(h)arri + aska
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Arraska, Arraskak, Arraskari, Arraskan, Arraskako, Arraskatik, Arraskara
Oharrak

Katastroan badira bi partzela inguru horretan Arraskalde izenekoak. Galdetu ea kokapena ondo den.

Arribakar

KoordenatuakX547838 Y4770585 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTOKIA (punto, lugar)
Oharrak

MTNEn Arribakar. Katastroan ez dator. Datu basean ez dago idatziz. Ahozko hauxe da lekukotza bakarra.

Eta zuk, zer diozu?

Harriaren kokapen zehatza zein dan esango doskuzu? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Presaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!

Erantzun hemen

Irudiak


Arrikarrika

KoordenatuakX543973 Y4769894 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastroan errekaren kontran bi partzela agertzen dira ahoz ARREKA ERREKA jaso direnak eta idatziz batean ARZUBIONDO eta bestean ARRICA-ERRECA jaso dena. Biak Artzubi baserrikoak dira.

Arrizurieta

KoordenatuakX547790 Y4770649 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaHARROBIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Arrizurieta, Arrizurietak, Arrizurietari, Arrizurietan, Arrizurietako, Arrizurietatik, Arrizurietara
Oharrak

Kokapen zehatza??

Arroguena

KoordenatuakX544977 Y4771148 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakAhoz Arruena jaso da. ARROGUENA ote?? Hala jartzera ausartu gara informanteak dioen honetan oinarrituta: "Arruena hamen holako baten daok. - Ze da, basua? - Mendixa bai. Haura be punto? holako punto bat dok, hortik be? Arruena esan nahi [dau] goiko puntia, puntia dibisatzen dana."
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Arroguena, Arroguenak, Arroguenari, Arroguenean, Arrogueneko, Arroguenetik, Arroguenera
Oharrak

Zer ete da Arrue hori? Ez ote ARROGUENA??

Artapetxo

KoordenatuakX547120 Y4771084 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaPINUDIA
Oharrak

Idatzizko erreferentziarik ez. Ematen du ez dela pisu handiko izena. Katastroan inguru horretako partzelei Elkoromuño deitzen zaie eta ez dator Artapetxorik.

Artzubi

KoordenatuakX543858 Y4769821 Mapan ikusi [D_49878, D_49879]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA
Etimologiaar (harri) + zubi > arzubi > artzubi
Oharrak

GFAn HARTZUBI. Lehengo baserri zaharra Epeleko biribilgunea dagoen tokian zegoen eta hura egiteko bota zen.

Irudiak