Sailkapena: Elorregi
Olazarra
Koordenatuak | X546267 Y4771603 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Oharrak | Desagertua. Ez zen arautu. Hemen ematen den kokapenean GFAn gaurko Ipiñarriko zerrategia agertzen da. Hala izango zen? Bi OLAZAR egongo ziren? 88-27-A,008-n dago beste bat. |
Olondo
Koordenatuak | X546629 Y4771108 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Oharrak | San Juanen eta Osintxun ere bada OLONDO. Elorregin, berriz, Katastroan ez da oraindik halakorik agertu. |
Ostromuño
Koordenatuak | X546224 Y4770738 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Oharrak | MTNEn Ostromino, baina letra-moldea eraikinena da. Katastroan 4 partzela txiki datoz ahoz zein idatziz Ostromiño batzuek eta Ostromiñope beste batzuek dituztenak. |
Otsaitz
Bestelako izenak | Azaldegieta |
---|---|
Koordenatuak | X546033 Y4771204 [I_18985, I_18984] |
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | ERREKA |
Bestelako jakingarriak | Deba ibaiaren adarretako bat Otsaitz eta Astoaga inguruan sortu eta Barrenabeitiara datorrena. |
Oharrak |
GFAn Azaldegieta eta Asalditta agertzen dira: Azaldegieta Launtsarasko mendian, Astoaga inguruan sortu eta Isasizabal eta auto desguzearen artean Debara doanari deitzen diote eta Asalditta Azaldegietaren hasierako zatiari. Bergarako Euskeran ere Azalditta izena eman zaio erreka honi eta Elorregiren auzunetzat agertzen da Olaldea/Azalditta erreka.
Gure datu-basean, berriz, ez da Azalditta izenik agertu ez auzunea eta ez erreka izendatzeko eta Debaraino doan errekari Otzaitz/Otaitz erreka (a) /Osaiz-erreca (i) deitzen zaio. Hasierako adarrak: Narbaizako errekia eta Astuagako erreka, besteak, beste. Osaiz-erreka aurkientza gisa ere sarri samar dokumentatzen da eta katastroan ere asko dira Otaitz edo Otzaiz izeneko parajean kokatutako partzelak. Bere garaian erreka honetan izan zen errota bat ere eta, Antxon Agirre Sorondok Otaitz errota izenez jasoa du: "San Prudenzio auzoan dago, landaretza ugaria duen ingurune batean. Bere lanak egiteko, Otaitz errekaren uren indarraz baliatzen zen."
|
Otsaitz
Koordenatuak | X547559 Y4769845 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Oharrak | Katastroan partzela ugari (dozena batetik gora) datoz ahoz Otaitz edo Otzaitz eta idatziz Osaiz, Ozaiz, Osais, Otzaiz... izenez jasoak. Oso sail zabala hartzen dute: partzela batzuk Aristi baserriaren inguruan daude eta beste batzuk Astoaga inguruan. A artikulua? |
Otsaitzerrota
Koordenatuak | X546614 Y4770647 [D_223568] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2015 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | ERROTA |
Oharrak | - Horrek be… ez juau ezautzen horren izenik. Aber… hau? - Elkoartin beste aldian dauen…? - Otsaitzerreka erreka hori. Hori kriston errekia dok. - Esango dozu berriz, Iñaki? - Otsaitz erreka. - Otsaitzerreka horrek gorutz gero bittan banatzen dau, ez? - Bai, hirutan. - Hirutan? - Hau… Baiña horren izena… - Hau Astuatik jatok. Eske horrek […] ya ni idea aurreko errekatxoorrek. - Guk honi esaten jotsau Iruerrekako kruzia. […] kruzetik Iruerreka, hiru juntatzen dian tokixan han bertan. - Abeletxetik gora hiru erreka, bastante erreka polittak dittuk. - Basarri horri zela deitzen dotsazue? - Ze basarri? - Elkoarti bestaldian dauena. - Abeletxe. Hemen egon bihar dok. Abeletxe… Abeletxe ondo jak. Mapan ondo jak. Elkoarti, Abeletxe, ta errekia erdixan. Hizlaria(k): Ceciaga Inza, Roman; Eraña Lizarralde, Iñaki Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga, Arantzazu Aranzabal, Elisabet Agirre, Jose Angel Arriaran "Pierro" Data: 1991-11-30 Iraupena: 0:03:50 Erref: BER-254/014 |
Irudiak
Otsazulo
Koordenatuak | X543838 Y4771438 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | SAKONA |
Oharrak | Katastroan bi partzela daude bakoitza hektarea batekoa izen honekin. Lekuizen nagusia Alkorta da, nahiz eta Juan Larrañagaren berbetatik ondoriozta litekeen pisu bateko toponimoa dela. Mapan lekua badago sar liteke eta bestela utzi. |
Oxigeno Lantegia
Koordenatuak | X546588 Y4772155 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | INDUSTRIA |
Oharrak | Orain Tximela dago. Sartzekotan hori sartu beharko litzateke. |
Pagadizarra
Koordenatuak | X546006 Y4769937 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Pagadizarra, Pagadizarrak, Pagadizarrari, Pagadizarrean, Pagadizarreko, Pagadizarretik, Pagadizarrera |
Oharrak | Katastrotik hartua. |
Partilekua
Koordenatuak | X545780 Y4771166 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | BIDEGURUTZEA |
Oharrak | Bidegurutzea jartzen du oharretan. Zuzendu. Erabiltzen da hemen PARTILEKU hitz arrunt gisa? BAHan ez dator. OEH. partileku. "Etxeitabeko partilekua, bide batetik zoazela, baserri-etxe batera partitzen den lekua (beste bide bat). Ez da bidegurutzearen sinonimoa, antzerakoa izanik ere" (Comunicación personal). |