Sailkapena: Basalgo

Kanposesparrua

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaLARREA, ZELAIA
OharrakKanpos baserria zen, orain dela gutxi desagertua.

Kantera

KoordenatuakX545250 Y4777639 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kantera, Kanterak, Kanterari, Kanteran, Kanterako, Kanteratik, Kanterara
Oharrak

Kokapen horretan beste toponimo bazuk daude, pisu handikoak.

Katastroan ez dago izen horretako partzelarik.

63-58-E,002 erreferentzian Kanterako puntia, ahoz jasota. Idatzizkorik ez dago Basalgon. Beste auzo batzuetan dezente. Kantera ala Kanterea???

Kanterako punta

KoordenatuakX545351 Y4779885 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

Nondik ote dator??? Berez, markatutako tokian ez dago tontorrik. Ondoan, Mendilaua inguruan, dagoena izango da? Generikotzat Punta erabiltzea onargarri? punta ala puntea?

Kaparrategi

KoordenatuakX546663 Y4777599 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaSAKONA
Oharrak

Gure datu-basean ez da idatziz jaso -OTEGUI/-ATEGUI osagaia duen antzeko toponimorik. ahotsak.net-en KAPARRATEI jaso da.

Katastroan jaso barik dator inguru hori. Ez du ematen toki zabala izango denik.

Kirueta

KoordenatuakX545385 Y4777761 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaGOILAUTADA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kirueta, Kiruetak, Kiruetari, Kiruetan, Kiruetako, Kiruetatik, Kiruetara
Oharrak

Bai ahoz eta bai idatziz KIRUTA eta KIRUETA azaltzen dira. Hala ere, badirudi forma osoa KIRUETA izan behar duela. Soraluzen bada KIRUETA izeneko baserri bat ere. MTNEn Kirutatxabola.

Kiruetako iturria

KoordenatuakX545420 Y4777715 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaITURRIA
Eta zuk, zer diozu?

Izen hori erabilixa da? Beste izenik erabiltzen da? Itturrixa oraindik badago ala desagertua da? Itturrixaren kokapen zehatza zein dan edo zan esango doskuzu? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Itturrixaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!

Erantzun hemen

Kiruetako txabola

KoordenatuakX545399 Y4777849 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTXABOLA, BORDA
Oharrak

MTNEn badator: Kirutatxabola. B5M mapan markatuta dator eta ematen du oso ezaguna dela.

Irudiak


Korostadi

KoordenatuakX545479 Y4779385 Mapan ikusi [D_49517]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASERRIA
Oharrak

Luis Mari Alberdik iruzkinean ondo dioen moduan GFAko B5Mn Korostadi Olakortaren tokian kokatuta dute, gaizki eta Olakorta kenduta dute. Oraindik zutik dagoena Olakorta da.

Bergarako Euskeran Kostei eta Caserios-en Gorostegi. Jatorrizkoari eutsi?

Irudiak


Korostadi

KoordenatuakX545749 Y4779331 Mapan ikusi [G_23768]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

GFAko B5Mn Korostegi. Kokapena ere handik hartu dugu baina katastroan ez dator kokapen horretan halako izenik. B5Mn baserri desagertuen tokiak markatu ohi dituzte paraje gisa. Kasu honetan ere hala egina ote da. Hala bada, kokapena okerra.

Eta zuk, zer diozu?

Orain kokatuta dagoen tokian bada Kostei deitzen den parajerik?

Erantzun hemen

Lantegizarra

KoordenatuakX544123 Y4778801 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTOKIA (punto, lugar)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Lantegizarra, Lantegizarrak, Lantegizarrari, Lantegizarrean, Lantegizarreko, Lantegizarretik, Lantegizarrera

Oharrak

Mugarrien lanetik hartua:

—    Bi kable ezberdin gurutzatzen diren azpiko aldean berriz basora sartuko gara, eskumara, eta paretarekin tope egiten dugun lekuan 21. mugarria aurkituko dugu, Lantegi-zarra izenekoa, gainean norabidea ematen diguna.

Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna jatzu izena? Zabal erabilixa da? Zehatz kokatzen asmatuko ziñuke? Zertatik ete dator izen hori?

Erantzun hemen